Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: "Gu familia bat gara?". Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko irtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesía bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka Kolektiboak.
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu Donostia, moda-eszena erakusketara. Bertan, XX. mendearen lehen hereneko bizimodu eta moda donostiarra ezagutuko ditugu.
Kutxa Fundazioaren Fototekako ehundik gora argazki biltzen dira erakusketan. Artxiboko bi funts nabarmenetakoak dira argazki guztiak: Photo Carte eta Foto Marín.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus
Esperientzia osoa izan dezakezu: obrarena eta haren inguru guztiarena. Hor sartzen da: Kontxako badian ibilaldi bat egitea, uhartean ibilaldi gidatua egitea (haren balio naturalak-eta ezagutzeko) eta Itsasargiko Etxea: Hondalea ikusteko sarrera.
Euskaraz: 11:00etan (astelehen, asteazken eta ostiraletan) eta 15:30ean (astearte eta ostegunetan)
ZINEMALDIA
Moana eta Frozen bezala, Ainbo: Amazoniako gerraria heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. Ainbo heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria, eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko. 7 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den filma.
ZINEMALDIA
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro-arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzulti eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.
ZINEMALDIA: Sail Ofiziala
Jatorrizko bertsioan euskarazko, ingelesezko eta gaztelerazko azpitituluekin
ZINEMALDIA: Sail Ofiziala
Jatorrizko bertsioan euskarazko, ingelesezko eta gaztelerazko azpitituluekin
ZINEMALDIA: Sail Ofiziala
Jatorrizko bertsioan euskarazko, ingelesezko eta gaztelerazko azpitituluekin
Annak eta Ryanek benetako maitasuna aurkitu dute. Teknologia berri baina eztabaidagarri batek erakutsi die hala dela. Arazo bakar bat dago: Anna oraindik ez dago ziur. Orduan, maitasuna ebaluatzeko institutu batean postu bat onartu eta Amir ezagutuko du hor.
ZINEMALDIA: Zinemira
Jatorrizko bertsioa
17:00 Principe
19:00 Antiguo berri
ZINEMALDIA: Zabaltegi
Jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin
Filmaren inguruko informazioa hemen
ZINEMALDIA: Zabaltegi
Jatorrizko bertsioan euskarazko, ingelesezko eta gaztelerazko azpitituluekin
ZINEMALDIA: Hiroshi teshigahara
Jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin
Filmaren inguruko informazioa hemen
ZINEMALDIA: Perlak
Jatorrizko bertsioan euskarazko azpitituluekin
Filmaren inguruko informazioa hemen
ZINEMALDIA: Zuzendari berriak
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpitituluekin
Filmaren inguruko informazioa hemen