Donostikluba Festibalaren hamazorztigarren edizioa soinu urbanoenekin itzuliko da zuzeneko musikako bi gauetan.
Orslok YouTuber, abeslaria eta masa-idoloa askorentzat. Musikaren munduan bere lekua egiten jakin du eta ospe handiko artista bihurtu da arrakasta handiko zerrenda ugaritan agertzen diren kantuekin. Bere abestiek, bere nortasun harrigarriak eta infartuzko zuzeneko batek, bere generoan eman den azken errebelazio handienetako bat bezala aurkezten dute.
Arabako bikote abeslaria: Haizeatxo, gasteiztarra eta Tximu eskuernagarra (Villabuena de Álava).
Iaz argitaratu zuen bikoteak Ez Naiz Zu Bezalakoa kanta eta geroztik, hainbat kontzertu eskaini dituzte euren musika ahalik eta gehien zabaltzeko.
Haizeatxok orain dala hiru urte argitaratu zuen lehenengo bideoa eta ordutik euskal raparen eszena alternatiboan murgildu da. Tximuren kasuan, Azken Hatsa punk talde gasteiztarrean abeslari lanetan jardun zurn rap-ara pasa baino lehenago eta iaz ere argitaratu zuen bakarkako lehenengo bideoklipa.
Urriaren 6, 7 eta 8an izango da Donostiako Gipuzkoa Plazan Euskaraz barra-barra egitasmoaren ihes-gela, gizartearen aktibazioa sustatzeko asmoz sortutako ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin. Jada ireki dute ihes-gelan erreserba egiteko epea. Doan da.
Ostiral arratsaldean (16:00etatik 21:00etara) eta larunbat zein igandean egun osoz (10:00etatik 21:00etara) izango da ihes-gela Donostian. Hogei txanda egongo dira, guztira, eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek hartu ahal izango dute parte, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala