Martik ez daki non bizi diren beldurrak, hortaz lasai bizi da kresal usaina duen herri polit batean. Aita marinela du eta portuan, bere zain dagoen egun gris batean, ekaitz batek uretara jaurtitzen du. Nahitaezko bidaia hasiko du itsas hondoan zehar, horretarako arrainen eta beldurren hizkuntza ikasi behar badu ere.
Muna lurpean bizi da, basoko animalia bat bezala libre, naufrago bat bere irlan bezala. Goizero ibiltzen da parkean, ahaztutako altxorren bila. Egunero istorio bera, harik eta egun batean ilargiraino igotzeko modua bilatzea erabakitzen duen arte!!
Informazio gehiago: Ganso & Cía.
Urriaren 6, 7 eta 8an izango da Donostiako Gipuzkoa Plazan Euskaraz barra-barra egitasmoaren ihes-gela, gizartearen aktibazioa sustatzeko asmoz sortutako ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin. Jada ireki dute ihes-gelan erreserba egiteko epea. Doan da.
Ostiral arratsaldean (16:00etatik 21:00etara) eta larunbat zein igandean egun osoz (10:00etatik 21:00etara) izango da ihes-gela Donostian. Hogei txanda egongo dira, guztira, eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek hartu ahal izango dute parte, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala
Adina: + 5 urte
Tailer honetan, San Telmo Museoko kartel bilduma ezagutuko dugu. Hauen testu eta irudien formei erreparatuko diegu, hankaz gora jarriko ditugu eta gure kartela sortuko dugu, artearekin eta diseinuarekin esperimentatuz.
Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan dago.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Izen-emate orokorra urriaren 1etik aurrera. Museoko bazkideentzat, egun batzuk lehenago.
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Isabel Herguera artista eta zine zuzendariak bere lehenengo luzemetraia egin du: El sueño de la sultana eta Lau Pareta aretoan film luzearen prozesua kontatzen duen erakusketa dago. Zinetik Begoña Vicario eta Izibene Oñederra gonbidatu ditugu, biak sortzaileak eta animazio munduan adituak, erakusketa osatzen duen animazio saio bat programatzera eta aurkeztera. Vicario eta Oñederraren pieza bana ikusteaz gain, bi artistek Hergueraren erretratu bat osatuko dute zinegilearen zenbait laburmetrai erakutsiz eta bere bizitzaren ibilbidea kontatuz.
Aurkezpena euskaraz izango da.
Proiekzioak:
Kutxa Beltza, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Espainia, 2016, 7'
Beti bezperako koplak, Ageda kopla taldea, Espainia,2016, 6'
Spain loves you, Isabel Herguera, Espainia, 1988, 6'
La gallina ciega, Isabel Herguera, Espainia, 2008, 8'
Bajo la almohada, Isabel Herguera, Espainia, 2012, 9'
Ámár, Isabel Herguera, Espainia, 2010, 9'
Amore d'inverno, Isabel Herguera, Espainia, 2015, 5'
Larunbatero, Kubo Kutxa aretoak doako bisita komentatuak eskaintzen ditu Donostia, moda-eszena erakusketara. Bertan, XX. mendearen lehen hereneko bizimodu eta moda donostiarra ezagutuko ditugu.
Kutxa Fundazioaren Fototekako ehundik gora argazki biltzen dira erakusketan. Artxiboko bi funts nabarmenetakoak dira argazki guztiak: Photo Carte eta Foto Marín.
Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea: aretoan bertan | T- 943 251939 | hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus