Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat: Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.
Oharra
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Extean bertan, emanaldiaren egun berean, 16:30ean, edukiera bete arte.
Itsasoren sakonean kokatuta dagoen Mahi-Mahi Zirkua urgaineratzen da lehenengo aldiz lehorreko publiko aurrean azaltzeko. Titi, zirkuko aurkezle bikaina eta itsaso tropikaletako efektu berezien espezialista, eta Oskola Magoa, itsas magian lizentziatua unibertsitate transozeanikoan, umorearen bidez eraldaketaren botere magikoa zer den azaltzen saiatuko dira.
Adina: denontzat.
Antzezlan honekin gure elikagaiak eta haien jatorria ezagutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dugu.
Adina: + 4 urte
Informazio gehiago: Eidabe
Oharra:
Gonbidapenak apirilaren 16-21 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Adina: + 5 urte
Tailer honetan, San Telmo Museoko kartel bilduma ezagutuko dugu. Hauen testu eta irudien formei erreparatuko diegu, hankaz gora jarriko ditugu eta gure kartela sortuko dugu, artearekin eta diseinuarekin esperimentatuz.
Jarduera hau Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan dago.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Izen-emate orokorra urriaren 1etik aurrera. Museoko bazkideentzat, egun batzuk lehenago.
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.
Matrikulazio azken eguna: urriak 21 | 16:59