Demode Quartet taldeko lau pertsonaia xelebreek, musika ulertzeko duten modu dibertigarri eta bereziarekin, garai guztietako abesti ezagunen errepasoa egingo dute, beraiek egindako euskarazko bertsioak eskainiz. Bertsio horiek konpainiak ohi duen moduan aurkeztuko ditu, gai bakoitzaren atzean dagoen istorioaren inguruko teoria eta pasadizo dibertigarri edo harrigarriekin.
Ikuskizun dibertigarria, arina, soinu-kalitate handikoa, eta orain arte erabili ez dituzten esperimentu eta ahots-sorpresa batzuekin, ikuskizunak irauten duen 80 minutuetako bakoitzaz gozatu ahal izateko.
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?