55 urtetik gorakoentzako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorreko euskal arte ederretako aretoetara. Bertan XIX. eta XX. mendeen arteko hainbat margolari eta eskultore ezagutuko dira.
+55 Kultur Gidak programako bisita gidatuak sei ibilbide ezberdinetan antolatuta daude, erakusketa iraunkor osoa ezagutzeko txandakatzen direnak. Bisita gidatuen atalean aurkituko dituzu programa honen barruan dauden hurrengo bisitak (beste hainbaten artean).
Oharra
Edukiera beteta baldin badago gomendatzen da aurrerago berriz kontsultatzea, izan ere, azken unera arte lekuak libratu daitezke.
Literatur solasaldia Xabier Mendiguren Elizegi idazlearen Oso latza izan da liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago atxikitako txostenean irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Solasaldia presentziala izango da Mandasko Dukea aretoan egingo da
Igor Leturiak euskaraz aurkeztutako solasaldian Farmazia Beltza argitaletxeaz hitz egingo dute. David Zapirain (Pasaia-Trintxerpe, 1968) historialaria eta Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinemagilea bertan egongo dira.
Altza bezalako hiri-inguruneak kostu handiak eragiten ditu, eta ondorioz, hiriko berdeguneak leheneratu behar dira. Urbanizazio gero eta handiagoak eta klima-aldaketaren egungo arazoek gogoeta sakona eskatzen dute.
Laguntzailea: ALTZA XXI Herri Ekimena
Familientzat / 1-4 urte
Informazio orokorra:
1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Sarrera librea edukiera bete arte.
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!