Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak: abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan gertatzen dira. Horrek duen garrantziari eta ondorioei erreparatu nahi diogu, horretarako lehenengo urratsa gaia ezagutzea da, eta hartan sakontzea.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
55 urte baino gehiago dituztenentzat proposamena da hau, lagunekin paseatzea gertuen duten lurraldean, euren hirian eta inguruan. Batzuetan plan onena alboan dago.
Ibilbidea: Zubimuxu – Berio – Ibaeta.
Uxue Alberdi gidoilaria eta Susanna Martin marrazkilaria, elkarlanean sortutako Surflaria komikiaz arituko dira. Bi egileen arteko lankidetza, pertsonaiak nola sortu ziren, historiako erreferentzia musikalak, literarioak, zinemazaleak eta komikian transmititzen den gizarte-funtsa azalduko dituzte.
Musika La ola maldita taldeak jarriko du.
Dinamizatzailea: Igor Leturia.
Ekitaldi honekin zabalduko da izen bereko komikian oinarritutako Surflaria erakusketa.