Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak: abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan gertatzen dira. Horrek duen garrantziari eta ondorioei erreparatu nahi diogu, horretarako lehenengo urratsa gaia ezagutzea da, eta hartan sakontzea.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
Azaroaren 2ko oharra
Hasiera batean azaroaren 8an iragarrita zegoen, baina hilaren 15ean izango da. Barka eragozpenak.
Zuzendaritza: Iratxe Fresneda. Euskal Herria.
Iratxe Fresnedak hemen ixten du erregistroaren trilogia (Irrintziaren oihartzunak eta Lurralde hotzak lanekin batera), obra koral, pertsonal eta ireki bat eginez. Ia road movie-ko egitura du eta Tetuanetik Euskadira bidaiatzen du, aitaren pausoei jarraituz. Bide batez, lau emigranteren bizipenak jasotzen dira, edozein estereotipotatik urrun, eta fresko bat osatzen dute bestearenganako begiradan.
Informazio gehiago: Tetuán.
Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak; abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan ematen dira indarkeria eta jazarpen hauek. Honek duen garrantzia eta ondorioei erreparatu nahi zaie jardunaldi hauetan.
Hauxe kultur etxean dagoen programazioa azaroko bigarren hamabostaldian:
Azaroak 15, 19:00etan. Belarri bero, bai esan? Websaila eta solasaldia. Gonbidapenak 17:30etik aurrera kultur etxeko leihatilan.
Azaroak 16, 10:00-13:00. Sexkidetzaz blai!. Hiru saio izango dira goizean zehar
Artearen bitartez hezkidetza lantzen, Sorginlore. Gizonekin sexu heziketa lantzeko estrategia feministak, Eihera Koop. Elkarte Txikia. Berdinen arteko programan trebatzen, Lahia 3.0.Azaroak 18, 19:00etan. Sexberdinak antzezlana, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta. Gonbidapenak 17:30etik aurrera kultur etxeko leihatilan.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldiari lotutako jarduera. Belarri bero bai esan? Websailaren 3 kapituluren proiekzioa eta ondoren solasaldia.
Belarri bero telefono linea erotikoak diru arazoak ditu. Axunek, negozioaren nagusiak, isilpean darama afera Ines, Garazi eta Eider langileei ezer kontatu gabe. Halere, lehenago edo beranduago, mahaiaren bueltan bildu eta aurre egin beharko diote errealitateari. Zein bide aukeratuko ote dute?
Lau protagonistek (Nerea Arriola, Olaia Gil, Olatz Beobide eta Dorleta Urretabizkaia), egunerokoan dituzten bizipen ezberdinek egituratzen dute trama nagusia. Hauek aitzakia izango dira sexualitateak erdigunean jarri eta umoretik lantzeko.
Oharra: Gonbidapenak 17:30etik aurrera kultur etxeko leihatilan.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
Saio honetan Monica Graciak Plisti-plasta izeneko liburua irakurriko du. Ibaizabal argitaletxeari esker, Emile Jadoulek idatzi eta ilustratutako liburuaz goza dezakegu.Zeinu-mintzairaren interpretazioa Euskal Gorrak (Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa) egiten du.
Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareak eskaintzen duen jarduera da. Programa hau 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan ere eskaintzen da, Mestiza elkartearen eskutik.