Asier Hilario, Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoak, Pirinioen sustraiak ulertu eta bere edertasuna begi berriekin ikusteko aukera harrigarria emango du.
Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak: abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan gertatzen dira. Horrek duen garrantziari eta ondorioei erreparatu nahi diogu, horretarako lehenengo urratsa gaia ezagutzea da, eta hartan sakontzea.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
“Emakumeak* Surflari” dokumentala proiektatuko da. 2023ko Bilboko Surfilm Jaialdiaren irabazlea izan zen, publikoaren sariarekin, eta ondoren emakume surflariekin solasaldia emakume kirolari gisa bizitako esperientziak ikusarazteko.
“Ez ziren justuak gauza asko eta zerbait aldatzekotan, guk egin behar genuen”. Emakumea* Suflari kirolean emakumeen diskriminazioari aurre egiteko proiektu gisa sortu zen, eta, egun askotariko emakumeen elkartea bihurtu da. Ahalduntze prozesu feministak partekatzen dituena surf, bodyboard, SUP edo skate bezalako talde jardueren bitartez. Gorputzeko praktika horien bidez emakumeen artean partekatzea, taldekatzea, gozatzea eta loturak sortzea izan dira aldaketan eragiteko gakoa.
Aurkezleak: Ana Txurruka, Amets Castrejana
Hizlariak: Amets Castrejana Fernández, Lo Eizagirre Erguin, June Torrealdai Gárate, Myrian Imaz Juaristi, Cyara Palenzuela Labascues, Nadia Erostarbe Geiser, Maddi Fernández Mogollón.
Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak; abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan ematen dira indarkeria eta jazarpen hauek. Honek duen garrantzia eta ondorioei erreparatu nahi zaie jardunaldi hauetan.
Hauxe kultur etxean dagoen programazioa azaroko bigarren hamabostaldian:
Azaroak 15, 19:00etan. Belarri bero, bai esan? Websaila eta solasaldia. Gonbidapenak 17:30etik aurrera kultur etxeko leihatilan.
Azaroak 16, 10:00-13:00. Sexkidetzaz blai!. Hiru saio izango dira goizean zehar
Artearen bitartez hezkidetza lantzen, Sorginlore. Gizonekin sexu heziketa lantzeko estrategia feministak, Eihera Koop. Elkarte Txikia. Berdinen arteko programan trebatzen, Lahia 3.0.Azaroak 18, 19:00etan. Sexberdinak antzezlana, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta. Gonbidapenak 17:30etik aurrera kultur etxeko leihatilan.
Informazio gehiago: Indarkeria matxistak nerabezaroan VII. Jardunaldia
Euskal literatura eta musika uztartzeko parada izango dute Euskal Herrian ezagunak diren hainbat artistak. Emanaldi honetan, Joxe Mari Iturralde eta Joseba Sarrionandia literatura arloaz arduratuko dira, Iñar Sastre, Anne Etchegoyen musikaz, eta Yurre Ugarte kazetari eta idazlea koordinazio lanetan arituko da.
Emanaldian, euskal literatura izango da hizpide formatu ezberdinetan, bertan, abestientzako, solasaldirako eta testu eta poesia errezitalerako tartea izango baita.
Azaroaroaren 17an Amaia Elizagoienekin, familientzako bisita gidatua.
Haur poesiaren erakusketara hurbiltzen den edonor baso batean murgilduko da. Zuhaitzez, ibilbidez, fruituz... beteriko basoan poesia liburuak, poema pusketak nahiz errezitaldiak entzuteko aukera izango du. Entzungailu desberdinak ere eskuragai egongo dira poema-zuhaitz baten magalean poemak entzuteko aukerarekin.
Euskal mitologia, ihauteriko erritualak, kondairak, legendak eta beste istorio batzuk dira pieza honen osagaiak. Lau dantzari eta musikari batek liluragarriak zein izugarriak diren hamaika pertsonai bitxi taularatzen dituzte. Gure irudimen kolektiboa osatzen duten ipuin eta kondairak berrikusten dituzte.
Zuzendaritza artistikoa: Mathieu Vivier / Koreografia: Bilaka Kolektiboa / Antzezleak: Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga, Oihan Indart / Musikaria: Vianney Desplantes
LABO XL5 jaialdiaren egitarauaren barne kokatzen den ikuskizuna / EKErekin (Euskal Kultur Erakundea) elkarlanean.
Gonbidapena eskuratzeko, egin zaitez LABO Lagunak hemen: www.labo.eus
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.