Mafalda Bellidoren “Chucho” obraren moldaketa. Maik eta Joseluk, Toto txakurtxoaren kustodia partekatzen dute. Toto galdu egin da Joselurekin zegoenean eta orain Maik ezin du imajinatu bizitza bera gabe. Maitasunik gabe. Maik eta Joseluk, modu latzean eztabaidatzen dute. Eztabaidatzen dute geure bikotearekin, geure bikote guztiekin askotan egin izan ohi dugun moduan.
Barrutik tragedia moduan bizi ohi diren eztabaidak, kanpotik ikusita, gehienetan barregarriak eta komikoak suertatzen dira. Toto halakoxea da, txakur guztientzat egokia den bikote komedia. Toto, komedia olinpikoa da ere. Totok maitasunaren zuribeltzaz hitz egiten du oro har, eta bere magnitude kosmiko osoan ere. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude.
AUZOETAKO EGITARAUA - AZAROAK 19
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta Euskararen Egunaren atariko, hiriko auzoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona hemen azaroaren 19ko egitaraua:
AUZOA |
JARDUERA |
Lekua |
Ordua |
Loiola |
Trikitilarien kalejira |
Auzoan zehar |
12:00 |
|
Bertso-saioa |
Eliza kalea |
13:45 |
|
Bertso-bazkaria |
Hontza elkartea |
14:30 |
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.