Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da ‘Postdatarik gabeko gutunak’: bakarrizketa lagundu bat.
Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.
Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.
Informazio gehiago: Xake produkzioak
Juan Kruz Igerabideren Amilami ipuinean oinarrituta eta tradiziozko kontakizunetatik abiatuta, laminen istorioak kontatzen dira egungo gizartean kokatuz gertaera fantastikoak. Ipuin musikatuko kontaketaren baitan, usain-belarrak, sehaska-kantak, ahokorapiloak, proiekzioak eta Etoile Magiken kanta afrikarra tartekatuko dira.
Adina: + 4 urte
Aviso:
Gonbidapenak azaroaren 20-25 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Julio Verneren Munduari bira 80 egunetan liburuaren 150 urteurrena dela-eta, kultur etxeko Haurtxokoan ilustratzailearekin, Iban Illarramendi, lantegi bat egiteko aukera izango dute haurrek, heldu batek lagunduta.
5 - 11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Izen ematea: haurtxokoa_aiete@donostia.eus (azaroaren 9tik aurrera)
Noak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez. Urakana dator. Haien egunerokotasuna ekintza bihurtuko da, gazte eta bizi sentituko dira irudimenaren ateak bide berriei irekiz. Noak ere maitasunaren, konfiantzaren, berezkotasunaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetara bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
Adina: +4
Oharra: gonbidapenak azaroaren 20-25 bitartean Okendo Kultur Etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsonako).
5 eta 11 urte arteko haurrentzat da eta umeek heldu batek lagunduta egon beharko dute.
Oharra:
Izen ematea beharrezkoa da, eta ekitaldia baino 10 egun lehenagotik egin ahal izango da haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eusi helbidera mezua bidalita.
Ipuin Kontalarien IX. Maratoia
Aurtengo honetan, gazte eta helduentzako saioa eskeiniko da.
Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... gehiegizko presioa eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago, Magma mia!!!
Bakarrizketa feminista, militantziatik eta umoretik asko duen ikuskizunak, ikuslean gogoeta eta barrea eragitea du helburu.
Hona hemen bederatzigarrena maratoiaren egutegia:
11:00etan Kili-kiliak belarri atzean. Odei Arregi. 2-4 urte.
"Ipuinek kili-kili egingo digute goxo eta bihurri. Hitzez zipriztinduriko mundu txikiak eta aurkikuntza handiak oparituz".
12:00etan Arpa mgikoa. Ane Artetxe, Amaia Irazabal eta Amaia Ruiz de Galarreta. 4-8 urte.
"Ba omen da urruneko mendien artean lurralde ezkutu bat: “Arpa Magikoaren lurralde ezkutua”. Bertan, altxor preziatu bat dagoela jakin dute Mailukote eta Maratil bidaiariek. Horregatik, mapa eskuan hartu, eta han abiatu da bikote xelebrea altxorraren bila. Haien abilezia eta abenturarako grinak altxorra deskubritu eta liburu magikoaren barrenak ezagutzera eramango ditu".
17:00etan. Ekilibristak, sorgin-orratzak eta matxinsaltoak.Mireia delgado Exposito. 8-14 urte.
"Bazen behin sorgin-orratzekin hegan eta matxinsaltoek bezala salto egin nahi zuen ekilibrista bat. Ondoren okurritu zitzaion sorgin-orratzekin salto eta matxinsaltoekin hegan egitea bikaina litzatekeela… Zein da bada, oreka eutsi eta hegan egin, bi hauen arteko aldea? Galdera honi erantzun posible eta ezinezko erantzunak topatuko dizkiogu ipuin-kontaketa saio honetan!"
Horrez gain, 18:00etan 15 urtetik gorakoentzat Magma mia monologo feminista ikusi ahalko da maratoian.
Izen ematea: haurliburutegia@donostia.eus
AUZOETAKO EGITARAUA - AZAROAK 25
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta Euskararen Egunaren atariko, hiriko auzoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona hemen azaroaren 25eko egitaraua:
AUZOA |
JARDUERA |
Lekua |
Ordua |
Aiete |
Haurrentzako filma |
kultur etxea |
17:00 |
Amara Berri |
Haurrentzako antzerkia: Amilami Taldea: Pantzart Adina:+ 4 urte Literaktum Txikia * Gonbidapenak kultur etxean banatuko dira |
Ernest Lluch, areto nagusia |
17:00 |
Loiola |
Haur-jolasak |
Auzoan zehar |
12:00 |
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Sustra Aisialdi Taldeak haur jolasak antolatuko ditu.
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitzen du. Doraemonen denbora zapiarekin, fosila bere jatorrizko egoerara itzultzen du eta bertatik bi dinosauro biki jaiotzen dira, Kyu eta Myu. Inori kontatu gabe haietaz arduratzen da, baina hazten direnean eta bere gelan eduki ezin dituenean, Doraemonek bere garaira eramatea iradokitzen du. Lagunekin batera, Doraemon eta Nobita Kretazeora joango dira, eta abentura handi bat biziko dute uharte misteriotsu batean.
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?