Oharra: Intxaurrondoko eskoletako ikasleek lehentasuna izango dute sarrera salmentan jarduera auzoan euskara sustatzeko ekimena delako.
Soberan gelditzen diren sarrerak azaroaren 28an jarriko dira salgai, 11:30etan, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
“Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira.”
Gardena taldeko Jon (guitarra eta ahotsa) eta Xabi (teklatua) aurkeztuko dira kontzertu akustiko honetan, duo formatuan.
Gardena 2014an sortu zen, Donostian, 1970 hamarkadako taldeetan oinarritutako soinuaren bila.
Jon eta Xabiz gain, Ion (baxu-jotzailea) eta Iñigok (bateria) osatzen dute taldea.
Begiradak Nazioarteko Zinemaldiaren Amaiera-ekitaldia, Argik (Lorea Intxausti) argia menderatzea du amets, argazki-zuzendari izan nahi du eta Agnes Vardaren (Ane Gabarain) izpirituak, hura lortzen lagunduko dio.
Zinemaldian aurkeztutako lan onenen sariak banatuko dira eta Hemen elkarteari keinu egingo diogu.
Gonbidapenak eskuragarri azaroaren 16tik aurrera, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
Informazio gehiago: Begiradak
AUZOETAKO EGITARAUA - ABENDUAK 1
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta Euskararen Egunaren atariko, hiriko auzoek hainbat ekintza antolatu dituzte.
Hona hemen abenduaren 1erako egitaraua
Mississippiko deltaraino eramango gaituen euskarazko blues akustikoa eta folka Big Bob Railroad bikote donostiarraren eskutik.
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?