Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Baina aireportuko megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu behar izan dela ezinbestean. Aireportuan luzaro egon beharko dute zain. Zer abentura biziko dute?
Informazio gehiago: Potx eta Lotx
"Ama Lurra" aktore eta txotxongiloekin antzeztutako ikuskizun bat da, haurrek ulertzeko moduan azaltzen duena Lurrean bizia nola agertu zen. Beñatek bost urte ditu, eta erantzunik gabeko galdera pila bat dauzka, hala nola: “Nondik atera ziren ilargia, eguzkia, izarrak eta Lurra planeta?”, “Zergatik hil ziren dinosauro guztiak?” edo “Amaren sabelean egon aurretik, non nengoen ni?”.
Gau batez, loak hartu eta ondoren, pertsonaia oso berezi batzuk sartzen dira Beñaten gelan. Zirt eta zart, zirkuaren karpa altxatzen dute eta, zirku-ikuskizunak baliatuz, bizia Lurrean nola sortu zen azaltzen diote Beñati, Big Bang eztanda handitik hasi, eta gizakiaren agerpenera arte.
Adina: + 4 urte
Haurrei zuzenduriko animaziozko zinema.Ohiko zirkuitoan ez dauden film laburrak eskainiko dira, mutuak edo euskaraz.
AUZOETAKO EGITARAUA - ABENDUAK 2
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta Euskararen Egunaren atariko, hiriko auzoek hainbat ekintza antolatu dituzte.
Hona hemen abenduaren 2ko egitaraua
Aurtengo Euskararen Egunean Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru ekintza sustatuko ditu:
1-Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak babesten duten Gaitu.eus ekimenarekin bat egin, eta etorkizunean makinekin euskaraz hitz egin ahal izateko donostiar euskaldun askoren ahotsen grabazioak lortzea. Common Voice nazioarteko proiekuak eskaintzen duen plataforma librea baliatuko da euskarazko ahotsak biltzen dituen datu base erraldoia osatzen joateko.
2-Herritarrek telefono mugikorra euskaraz konfiguratzea (herritar askok eginez gero, telefonia enpresek euskara aintzat hartzeko aukera gehiago izango genuke).
3-Ordenagailuetako interneteko nabigatzaileak euskaraz konfiguratzea eta euskaraz nabigatzea.
Maratoian parte hartzeko. Abenduaren 2an eta 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bulebarrean ordenagailuak jarriko ditugu ahotsak grabatzeko honako orduetan:
Abenduak 2, larunbata: 12:00 - 20:00
Abenduak 3, igandea: 11:00 - 19:00
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?