Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa teatroa eta kanten bidez ezagutzeko aukera.
Eulalia Abaitua argazkilariaren bizitza aitzindaria ez da ezaguna. Bilbotik Liverpoolera abiatu zen eta Ingalaterran argazkilaritza deskubritu zuen. Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena izanik, haren bizitza eta sormena taularatuko dira begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa teatroa eta kanten bidez ezagutzeko aukera.
Informazio gehiago: Loraldia produkzioak
Garai korapilatsua izan zen Hirurteko Liberala Gipuzkoan. Probintziaren izena aldatzera ere iritsi ziren agintari liberalak: “Provincia de San Sebastián” bihurtu zen urtebete luzez. Cadizko Konstituzioa lehenengoz indarrean egon zen garai honi, Europako potentzia absolutistek amaiera eman zioten San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioaren bitartez.
Erreferentziazko obra:1823. Bloqueo de San Sebastián por el ejército del Duque de Angulema, P-001960.
Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari edo arteari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta.
AUZOETAKO EGITARAUA - ABENDUAK 3
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta Euskararen Egunaren atariko, hiriko auzoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona hemen abenduaren 3ko egitaraua:
AUZOA |
JARDUERA |
Lekua |
Ordua |
Amara Berri |
Euskal jantzi tradizionalen erakusketa-DraveTzari Dravet sindromea ezagutzera emateko helburuarekin Gero Axular taldearen laguntzarekin Abenduaren 12ra arte |
Arcco merkataritza-zentroa |
10:00-00:30 |
|
Haurrentzako marrazki-lehiaketa Abenduaren 12ra arte |
Arcco merkataritza-zentroa |
-- |
|
Triki-poteoa Kalejira animatua |
Olaeta plazatik abiatuta, auzoan zehar |
12:00 |
|
Gazta-dastaketa bertso giroan Sarrera 5 euro 70 leku, izen-emate ordenaren arabera |
Ikasbide Kultur Elkartea |
12:00 |
|
Triki-bertso poteoa Kalejira animatua Ilunkin bertso-bazkaria |
Ikasbidetik Ilunkira |
13:30 |
Antigua |
Txistularien eta dultzaineroen goiz-deia |
Antiguako kaleak |
10:00 |
|
Erraldoiak eta buruhandiak Loretope erraldoi eta buruhandien konpartsaren eskutik |
Antiguako kaleak |
12:00 |
Ibaeta |
Txotxongilo-saioa: Alaia Galtzagorria: MItoen bidaia |
Forontoia |
12:00 |
Igeldo |
Bakarrizketa: Luze edo motz Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena Gazte zein helduentzat |
Itsas Aurre kultur etxea |
12:00 |
Loiolako Erribera |
Kantu-jira Musikariak lagun, auzoan zehar |
Nahia liburu-denda paretik |
12:00 |
Morlans |
Kantu-jira |
Leire plaza |
12:00 |
Parte Zaharra |
Goiz-deia |
Parte Zaharrean zehar |
09:00 |
|
Ezohiko kontzertua: Euskararen abestiak Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak lagunduta |
Konstituzio plaza |
12:15 |
|
Txirri, Mirri eta Txiribiton: Pailazokeriak Ondoren, txokolate-jana |
Kresala elkartea |
17:00 |
Hainbat taldeen emanaldiak izango dira: Semblante Rociero, Xistral, Alberto Agirre eta Virgen de Guadalupe.
Aurtengo Euskararen Egunean Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru ekintza sustatuko ditu:
1-Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak babesten duten Gaitu.eus ekimenarekin bat egin, eta etorkizunean makinekin euskaraz hitz egin ahal izateko donostiar euskaldun askoren ahotsen grabazioak lortzea. Common Voice nazioarteko proiekuak eskaintzen duen plataforma librea baliatuko da euskarazko ahotsak biltzen dituen datu base erraldoia osatzen joateko.
2-Herritarrek telefono mugikorra euskaraz konfiguratzea (herritar askok eginez gero, telefonia enpresek euskara aintzat hartzeko aukera gehiago izango genuke).
3-Ordenagailuetako interneteko nabigatzaileak euskaraz konfiguratzea eta euskaraz nabigatzea.
Maratoian parte hartzeko. Abenduaren 2an eta 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Bulebarrean ordenagailuak jarriko ditugu ahotsak grabatzeko honako orduetan:
Abenduak 2, larunbata: 12:00 - 20:00
Abenduak 3, igandea: 11:00 - 19:00
Haur zinema
Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera heldu da ustekabean bere asmakizunetako bati esker. Gizon misteriotsu batek mundu berri honetatik ihes egin eta hiriko museoan dagoen Antzinako Shuko Urrezko Makila preziatua lapurtu du. Book eta bere lagunak abentura eroa bizi izango dute erlikia berreskuratzeko. Lortuko dute Urrezko Makila aurkitzeko trabak gainditzea etxera bueltatu ahal izateko?