Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialari euskaldunak ezagutzera ematea du helburu.
Azkenaldian muturreko fenomeno meteorologiko ugari izan ditugu inguruan: uholdeak, lehorteak, haizeteak… Horrekin batera, gure inguruan aldaketa garbiak ikusten ari gara: Pirinioetako glaziarrak desagertzen ari dira, animalia migratzaileak beren ohiturak aldatzen ari dira, landaretzaren egitura eta hedapena ere aldatzen ari da. Eguraldia ere, jada ez omen da lehengoa. Zenbateraino dira normalak aldaketa horiek, eta zenbateraino dira berotze globalaren ondorio?
Onintze Salazar fisikari eta metereologa fenomeno horietaz arituko da.
Aurkezlea: Ana Galarraga.
Literatur solasaldia euskaraz. Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Iratxe Ormatza Imatz idazlearen Printzak begietan liburuei buruz arituko dira.
Egilea bertan izango da.
55 urte baino gehiago dituztenentzat proposamena da hau, lagunekin paseatzea gertuen duten lurraldean, euren hirian eta inguruan. Batzuetan plan onena alboan dago.
Ibilbidea: Añorga.
2003an hasi zen abesbatzan, Carmen de las Cuevas irakaslearen zuzendaritzapean, eta lehenengo emanaldia Esperientzia Gelen bigarren promozioko diplomak emateko ekitaldian egin zuen. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko Esperientzia Geletako Ikasle Ohien Acex-Eske elkartean sartu zen. 2012an, Carmen de las Cuevasek zuzendaritza utzi zuen, eta geroztik Sergio Pedrousok da zuzendaria.
2005eko urrian Easo Abesbatzak bere Musika Eskolako abesbatza gisa jarraitzeko aukera eskaini zion. Ordutik aurrera, Coral Cum Jubilo izena hartu zuen eta sendotu egin zen, Espainiako polifonia errenazentistatik hasi eta mendeko musika erlijioso eta folklorikora arte.