Museoaren arte bilduma historikoaren areto berritua ezagutzeko bisitak.
Oharra
Edukiera beteta baldin badago gomendatzen da aurrerago berriz kontsultatzea, izan ere, azken unera arte lekuak libratu daitezke.
DK Irratiak antolatutako 11 entzuteko! irrati lehiaketan sarituak izandako piezak entzun eta sariak banatuko dira.
Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du programak. Horretarako, irudimena lantzeko metodologia dinamikoen bidez, komunikazioaren historiari errepasoa egin, oraina ulertu eta etorkizunari begira jarriko dira parte- hartzaileak.
Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, algoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus-entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan.
Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko aditu eta arituak. Ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira. Zortzi lan saioak gertatu ondoren, emaitza horiekin ikus-entzunezko etorkizuneko formatuak eta interakzio prototipoak proposatu ahalko dira.
Saioetan komunikazioan interesa duten 18-30 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte.
Etorkisuneku Komunikazioa: https://labur.eus/etorkisuneku
Izen-ematea