Malen abokatua da. Gaur jasangarritasuna defendatzea dator. Argi du honela jarraituz gero pikutara goazela. Baina atzo erakusleihoan ikusi zituen praka horiek hain ondo geldituko zaizkio... Eta nola ez du bera bezalako neska fashion batek azkeneko mugikor modeloa edukiko? Hainbeste zalantzak erotu egingo du, zer egin dezakegu? Antzerki parte hartzaile honen bitartez denon artean sor daitezkeen arazo eta zalantzei aurre egiteko tresnak bilatuko ditugu.
Adina: 11 eta 14 urte arteko gazteei zuzenduta.
Sarrera librea lekua bete arte.
Antzezlan hau inprobisazio bat izango da. Bertan, egoera desberdinak emango dira; objektuak zoriz aukeratzen joango gara eta ondoren, egoera bakoitza emozio desberdin batekin antzeztuko dugu.
Egileak: Aiert Balda, Josu Arrizabalaga. Zuzendaria: Aiert Balda. Interpreteak: Aiert Balda, Josu Arrizabalaga, Eneko Irastorza, Mattin Rekalde.
Junior mailan Antzezlan Onenaren Saria 34. Gazteen Antzerki Topaketan
Aloña Velascok eta Oscar Terolek aurkeztutako gala
Hainbat ekintza, proiekzio eta sorpresa.
Gonbidapenak eskuragarri abenduaren 1tetik aurrera Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
UNRWA Euskadik ekitaldi berezi bat antolatu du Abenduaren 15rako Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Palestina gure Doinuetan ekitaldiak musika eta Podcast-a uztartzen ditu.
Doan aretoa bete arte
Zinema
Polaris. James, Hego poloko pinguino bidaiari bat, eta Vladimir, Ipar poloko hartz dibertigarri bat, bankisa artikoan aurkitzen dira. Astronomia zaletu hauek Lurreko poloetan gaua hain luzea izatearen arrazoia zein den galdetzen diote euren buruari. Abentura zientifiko harrigarria biziko dute espazio-ontzi batean behatoki bat eraiki ondoren. Lurraren inguruan eta Martetik Sarturnora egingo duten bidaian euren galderari erantzuna aurkituko diote, eta planetek elkarren artean antzekotasunak zein ezberdintasunak dituztela ere ikasiko dute.