Begirada begien bitartez egiten da. Magoa ikustera bazoaz BEGIZUR egon behar duzu.
Oharra
Gonbidapenak: kultur etxean bertan banatuko dira emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Larunbata goizean, Tomax eta Muxi ikasgelan geratu dira, bertan oso gauza arraroak gertatzen ari direlako: armairuak bakarrik mugitzen dira, armiarma erraldoiak agertzen, telefono dei harrigarriak. Dena da misterioa. Umorea, magia, kantak eta dantzak nahastuko dira ikuskizun dibertigarri batean!.
Adina: +4
Oharra: gonbidapenak azaroaren 11-16 bitartean Okendo Kultur Etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsonako).
Urtaroz urtaro, basoan gordetzen diren sekretu askotarikoak deskubritzen joango gara. Urtaro bakoitzeko animaliak ezagutuz, eta haien istorioetan murgilduz. Basoa sentitu, bizitu eta maitatzeko aukera izango dugu elkarrekin. Naturan murgiltzeko prest?
Katapulta Tour Gipuzkoa 2023
Siglas eta Ramada Inn, Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programarako hautatutako musika-taldeen kontzertua.
SIGLAS taldea Donostiako lau lagunen proiektua da eta 2022ko udaberrian jaio zen. Jessica, María, Luis eta Diegok 90. hamarkadako indie-tik, garaje revival-etik eta pop doinu elektriko eta freskagarriatik edaten dute.
Dagoeneko hamar kantuekin osatu dute errepertorioa eta laster plazaratuko dituzte bi abesti berri. Lehen single-a Luna Verde da eta Teenage Fanclub-ekin zure parke kuttunera joan, piknik bat egin eta reverb zapore gozoa duen postre zatitxo bat hartzea bezala da.
RAMADA INN Juan Valls musikariaren proiektu berria da. Talde oñatiarra ibilbide luzeko zein estilo desberdineko musikariek osatzen dute, aurretik talde nahiz bakarkako proiektuetan arituak dira: Juan Valls kitarra eta ahotsean, Ander Etxaniz baxuan (Lenao, Zingira), Iñigo Ugarte kitarran (Iker Martinez eta Zaldi Herrenak) eta Mikel Marco baterian (Herstura).
Kameleoiak gara! Arte lantegia: "El sueño de la sultana"
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Erakusketa hau Isabel Hergueraren EL SUEÑO DE LA SULTANA filmean oinarritzen da eta filmaren lan prozesua erakusten du. Hainbat ariketen bidez, tailer honetan, zinemagileak eta bere lan taldeak proposatutako animazio-munduan murgilduko gara.
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
Adina: 1-2 urte (11:00) / 3-4 urte (17:00)
Haur txikientzako sormen tailerra museoaren arte bilduma ezagutzeko eta koloreekin jolasteko. Adin tarte ezberdinetarako saioak.
Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako
Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea komeni da.
Sarrerak salgai jarduera baino 15 egun lehenago. Museoko bazkideek lehentasuna izango dute.
Bisita gidatua
Animalia publiko guztientzako gunea da, non hiru giro berezi dauden:
-oihan tropikala
-basamortua
-itsasoa itsas putzu baten bidez
Bertan, hiru ekosistema desberdinetako 20 espezie adierazgarri ezagutu ahal izango dituzu, naturguneen kontserbazioaren garrantzia ulertzen lagunduko digutenak.
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko haurrentzat, gurasoekin nahi ezkero.
Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Larunbatetan, data hauetan:
2023an: abenduaren 16an.
2024an: urtarrilaren 27an, otsailaren 24an, martxoaren 16an eta apirilaren 20an.
Izena eman behar da: haurliburutegia@donostia.eus