Aritz Gorrotxategik antolatutako literatur tertulia, euskarazko liburu bati buruz berriketan jartzeko asmoz.
Oraingo honetan, hautatutako liburua Eta ez zen alerik ere geratu da, Agatha Christierena.
55 urte baino gehiago dituen pertsonei begira eginiko jarduera da Ibialdiak Donostian. Asmoa taldean paseatzea eta jendea ezagutzea da.
Oraingoan, taldea kultur etxetik abiatuko da, eta Martutene eta Astigarragara joko du.