Objektuez osatutako obra da, Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua
4-12 Urte
Potxin eta Patxin artistak baserrira egun pasa doaz eta bide batez ikusleak ere bertan sentiarazi nahi dituzte. Une oro erne eta adi egongo da ikuslea. Mendi, baso, zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikasteko helburuarekin. Animalien lagun izaten eta pakean uztearen garrantzia ikasiko dugu. Eta jolastuz baserriko eginkizunetan parte hartuko dugu.
Adina: + 4 urte
Safarin, La Baldufa Leridako konpainiaren txotxongiloen ikuskizunean, Piñote eta Calabacín protagonistek bullyingari buruzko hausnarketa planteatzen digute, hainbat animaliaren portaeraren bidez: lehoia, krokodiloa, jirafa, tximinoa eta elefantea.
Adina: +3 urte.
Saharari Kantari kontzertuak keinu bat egin nahi dio saharar herriari musikaren bidez. Euskal Herriko eta Saharako artistak elkartuko dira behin bakarrik egingo den ikuskizun ahaztezin honetan. Espero dezagun poesiaz betetako kanta hauek desertuko dunetaraino iristea. Kontzertu solidario honen bidez lortutako dirua saharar ondare kulturala babestera bideratuko da.
Oreka TX + Mikel Urdangarin + Iker Lauroba + Esti Markez + Fariba Sheikhan + Postal Kolekzionistak + Physis versus Nomos + Jon Maia + Eñaut Elorrieta + Idoia eta Bea Asurmendi
Aziza Brahim izango da artista gonbidatua eta sorpresaren bat ere egongo da.
0 ilara
Antolakuntzak 0 ilara apailatu du, kontzertura joaterik ez dutenek euren ekarpena egina ahal izan dezaten.
Objektuez osatutako obra da, Patxi Zubizarretaren izen bereko obran oinarritua
4-12 Urte