Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan... Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Hodei Magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain "smartphone" batekin besapean jaiotzen garela.
SENTSAZIOAK eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin. Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin.
Zuregan SENTSAZIOAK bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da. Altxa dezagun oihala!
Passepartout-ek milaka lan izan ditu bere bizitzan zehar. Lasterketa zaldien gidari, trapezista, zirku batean suhiltzailea, inurri domatzailea.... Gaur egun, garbitzaile lanetan dabil. Baina bere bidaietako pasarteren bat kontatzeko aukera duenean ez du sekula galtzen.
Adina: + 3 urte
Aviso:
Gonbidapenak abenduaren 22-27 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Martina zain dago eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere.
Informazio gehiago: Mar-mar teatro