Albisteak

2022-2023 ikasturteko dirulaguntzen behin betiko zerrenda argitaratu da

1.191 lagunek jasoko dute euskara ikasteagatik dirulaguntza, eskaera egin dutenen % 88,53ak. Udalak guztira 270.860 euro banatuko ditu urria eta ekaina bitartean ikasten aritu diren herritarren artean. Onuradunek irailean zehar jasoko dituzte dirulaguntzak.

Ikasleek jasoko dituzten dirulaguntza hauei HABEtik jaso dezaketena gehitu behar zaio.

Uztaila eta iraila bitartean ikasten aritu direnek, berriz, abenduan jasoko dute dagokien dirulaguntza.

2022ko irailaren 30ean argitaratu ziren GAOn dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak eta 10. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin betiko zerrenda, neguko ikastaroei dagokiena. 

Dirulaguntzen behin betiko zerrenda

 

Behin betiko ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari. Ebazpenaren aurka birjarpen errekurtsoa jarri ahal izango da Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren aurrean, eta horretarako hilabeteko epea izango da. Bestela, zuzenean aurkatu daiteke bi hilabeteko epean, txandaz egokitzen den Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegian.

Itzuli