Albisteak

23. Donostia Antzerki Saria "3 kortse, azukre asko eta brandy gehiegi" lanarentzat

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 23. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrera doan da, gonbidapenarekin. Martxoaren 26an (eta 27an ez badira agortu) eska daiteke gonbidapena Victoria Eugenia antzokiaren leihatilan.

 

Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak 12.000 euro eta Ramon Zuriarrain-en artelana jasoko dituzte sari gisaHiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi izan baitzen 2022an Donostian eskaini zen antzezlan onena.

2022an 25 antzezlan eta 10.839 ikusle

2022an, Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzen jarraitu zuten 25 antzezlan eskainita. Azken urteetako eskaintza oparoenari ikusleek erantzun ezin hobeaeman zioten: 10.839 ikusle joan baitziren 52 emanaldietara, 208 ikusle emanaldi bakoitzeko, batez beste. 2022an, 2021ean baino 4.230 ikusle gehiago joan zen helduentzako euskarazko antzerkia ikustera.

 

Itzuli