Xede bereziko taldeentzako egokitutako ikastaro berezituak ere eskainiko dira: merkatari eta ostalarientzat, langabeentzat, gazteentzat, gurasoentzat, erretiratuentzat eta etorkinentzat, besteak beste
Irailaren 1ean hasiko da langabeek doako ikastaroetan izena emateko epea
Donostiako Udalak, hiriko euskaltegiek eta zentro homologatuek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei. 2022-2023 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute irailetik aurrera hiriko euskaltegietan eta zentro homologatuetan. Hori gogoratzeko, dagoeneko sendotuta dagoen #euskaldunízate leloa duen kanpaina jarri dute martxan.
Jon Insaustik, Euskarako eta Kulturako zinegotzi ordezkariaketa euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariek elkarrekin aurkeztu dute #euskaldunízate kanpaina. Jon Insaustik adierazi du kanpainaren leloak ezin hobeto jasotzen duela zabaldu nahi den mezua, “eta horregatik erabili duguaurreko urteetako lelo bera. #euskaldunízate hitz-jokoak euskalduntzeko modu ugari adierazten ditu, eta euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izatea, euskaraz, eta euskara ikasita euskalduntzea, gaztelaniaz”.
Halaber, Euskarako eta Kulturako zinegotzi ordezkariak gaineratu du, “aurten, Euskaraldiaren urtea izanik, bereziki egiten diegu dei donostiarrei euskarara hurbil daitezen eta hizkuntza ikas dezaten”.
Komunikabideetan eta hiriko beste zenbait euskarritan presentzia izango duen arren, kanpainari bultzada berezia emango zaio mundu digitalean, bereziki sare sozialetan: hizkuntzen arteko jokoaren bidez bi hizkuntzetako hiztunei erreferentzia egitearekin batera, #euskaldunízate traolarekin sarean kokatu nahi da kanpaina.
Eskaintza zabala eta behar guztietara egokitua
Ikastaro eskaintza zabala dute euskaltegi eta zentro homologatuek. Alde batetik, ikasturte osoan zehar ematen diren euskara ikastaro arruntak eskaintzen dituzte edozein herritarren beharretara egokitzen diren ordutegiekin: astean maiztasun eta ordu gutxiko ikastaroetatik hasi eta eguneko 3 eta 5 orduko ikastaro intentsiboetaraino.
Horrekin batera, autoikaskuntzako ikastaroak ematen jarraituko dute euskaltegiek. Online ikastaroak emateko programak dira, eta, kasu horietan, ikasle bakoitzak bere kasa antolatzen du egin beharreko lana, bakarka eta egokien irizten dion ordutegian. Horri gehitzen zaizkio zenbait tutoretza edo mintza-saio.
Ikastaro horiez gain, azpimarratzekoak dira xede berezia duten taldeentzako egokitutako ikastaroak. Talde desberdinen behar komunikatiboetara egokitutako ikastaroak dira hauek eta euskaltegiek eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dituzte:
Eskaintza zabal honen inguruan Oihana Maritorena Legazpi 6 euskaltegiko arduradunetako batek, euskaltegi eta zentro homologatu guztien izenean adierazi du “gero eta behar handiagoa ikusten da gizartean xede desberdinetara egokitutako ikastaroak antolatzeko eta euskaltegiak ahalegin handia egiten ari dira egoera berrietara egokitu, eskaintza zabaldu eta ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko”.
2022-2023 ikasturterako dirulaguntzak eskatzeko epea eta baldintzak
2022-2023 ikasturtean euskara ikasi nahi dutenek Donostiako edozein euskaltegitan izena emateko aukera izango dute. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1ean zabalduko du eta ikasleek, ikasturtean zehar, ikastaroa hasten duten egunetik hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatu ahal izateko.
Dirulaguntza eskaera online egiteko aukera izango dute herritarrek www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eusweb orrietan. Eta, era berean, Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza) ere eskatu ahal izango da.
Aurrez-aurreko ikastaroez gain, bestelako ikastaro motak ere lagunduko dira: barnetegiak, aurrez-aurreko telematikoak, autoikaskuntzakoak eta udakoak. Horiek diruz laguntzeko eskabidea ere ikastaroa hasten denetik 30 eguneko epean egin beharko da.
Dirulaguntza eskatzeko baldintzak ondokoak dira:
Dirulaguntza jasotzeko, berriz, baldintza hauek bete beharko dira:
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira ikasle batek jaso ditzakeen beste zenbait dirulaguntzekin. Ikasle batek enpresa pribatu baten dirulaguntza jaso arren (lan egiten duen enpresa, esate baterako), Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza ere eskatu ahal izango du, eta baita HABErena ere, betiere gainfinantzaketa ez dela izango ziurtatuta.
Euskara Zerbitzuak 374.249€ bideratuko ditu dirulaguntzetara
Aurrekontuari dagokionez, 2022-2023 ikasturteko ikastaro arruntetarako 291.249 € bideratuko dira euskara ikasteko dirulaguntzetarako (270.860 neguko ikastaroak diruz laguntzeko, eta 20.389 euro udako ikastaroetan aritu diren herritarrak laguntzeko). 2022-2023 ikasturterako dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1ean hasiko da.
Horrez gain, 38.000 euro bideratuko dira langabetuen ikastaroak antolatzeko. Ikastaro hauek 120 ordukoak dira eta %100ean laguntzen dira diruz, hau da, langabetuari dohainik ateratzen zaizkio.
Azkenik, 45.000 euro bideratzen ditu Udalak xede bereziko ikastaroak diruz laguntzeko. Ikastaro hauek 60 ordukoak dira eta ikasleak 60 € ordaintzen ditu.
2021-2022ko ikasturtean neguko ikastaro arruntetan (udako datuak oraindik ez dira jaso) aritu diren herritarren artean, 1090 lagunek jaso dute dirulaguntza, eskaera egin dutenen %87,9. Gainditutako azpimaila bakoitzeko 217,15 € jasoko dituzte. Neguan ikasten aritutakoek irailean jasoko dute dirulaguntza. Hartara, ikasturte berrirako matrikula ordaintzeko baliagarri izango zaie jasotzen duten diru hori. Udan aritutakoek, berriz, abenduan jasoko dute dagokien dirulaguntza.