Albisteak

Euskara Zerbitzuak establezimenduen kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango ditu

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzakemango ditu,horretarako, 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.

Dirulaguntza garrantzitsuak

Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko, establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzea lehentasunezkotzat jotzen du. Hiriko establezimenduen hizkuntza paisaiaren euskalduntzean pausoak ematea beharrezkoa da eta neurri horrek arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzen lagunduko du.

Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:

 

Diruz lagundu daitekeena

 

Euskaraz

 

Euskaraz eta gaztelaniaz

Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen

% 60

500 euroko mugapean

% 30

300 euroko mugapean

 

Enpresako ibilgailuaren errotulazioa

%60

110 euroko mugapean / ibilgailuko

%30

70 euroko mugapean / ibilgailuko

 

Establezimenduen barruko euskarri finkoak

% 60

1.200 euroko mugapean

% 50

1.000 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko seinaletikoa

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...)

% 60

600 euroko mugapean

% 50

500 euroko mugapean

Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak

(Ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

360 euroko mugapean

% 50

300 euroko mugapean

 

Dirulaguntza horiek on line eska daitezke.  www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari webgunean eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

 

Euskara gehiago, bezero gehiago

Euskararen presentziak eta erabilerak balio erantsi handia duhiriko merkataritzan eta ostalaritzan, beraz, establezimenduek eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko onuragarria izango da.

Euskara Zerbitzuak,
bide horretan laguntzeko, euskara ikastaro laburrak eskaintzen ditu arlo honetako langileentzat, zein testu laburren doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua.

Itzuli