Albisteak

Euskara Zerbitzuak establezimenduen kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango ditu

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. Aurten, eskaintza zabaltzea erabaki da etahiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 20.000 euro bideratuko ditu 2020an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko, establezimenduen hizkuntza paisaia euskalduntzea lehentasunezkotzat jotzen du eta, horretarako, aurten dirulaguntzaren baldintzak aldatzea erabaki du. Izan ere, hiriko establezimenduen hizkuntza paisaiaren euskalduntzean pausoak ematea beharrezkoa da eta neurri horrek arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera sustatzen lagunduko du.

 

Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:

 

Diruz lagundu daitekeena

 

 

Euskaraz

 

Euskaraz eta gaztelaniaz

Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen kanpo errotulazioa

% 50

500 euroko mugapean

% 20

300 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko euskarri finkoak

% 60

1.200 euroko mugapean

% 50

1.000 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko seinaletikoa

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...)

% 60

600 euroko mugapean

% 50

500 euroko mugapean

Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak

(Ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

360 euroko mugapean

% 50

300 euroko mugapean

Dirulaguntza horiek eskatzeko, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

 

Establezimenduetan euskararen presentzia ziurtatu nahian

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarentzako lehentasunezkoa da hiriko merkataritzan, ostalaritzan eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduetan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea. Horregatik, hizkuntza paisaia euskalduntzeko dirulaguntzak izateaz gain gain, “Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz” egitasmoa ere martxan du. Egitasmo honen helburu nagusia da bezeroak hizkuntza eskubideak bermatuta izatea eta, horretarako, egitasmoan parte hartzen dutenen establezimenduek lehen hitza euskaraz egingo dute eta establezimenduaren langileen erdiak edo gehiago euskaldunak izango dira bezeroen hizkuntza hautua bermatu ahal izateko.

Bestalde, xede bereziko euskara ikastaro laburrak eskaintzen ditu arlo honetako langile eta profesionalentzat eta doako itzulpen eta zuzenketa zerbitzua ere eskaintzen du.

 

Itzuli