Albisteak

Euskara Zerbitzuak eta Euskaraldiak Donostiako kirol klubei ariketa sozialean parte hartzeko eta entitate modura izena emateko deia luzatu nahi diegu

Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta ariketa sozialean parte hartzeko arigunea(k) identifikatu eta entitate modura izena emateko deia luzatu nahi dizuegu Donostiako Euskaralditik.

Izan ere, kirola euskararen erabileran eragiteko tresna modura ulertzen dugu eta denon artean euskara gehiago eta gehiagorekin erabiltzeko aukerak eta eremuak areagotzeko, kirola jarduera ezin hobea da. Horregatik animatu nahi zaituztegu ekimenean izena ematera.

Euskaraldian parte hartzeko eman beharreko urratsak zeintzuk diren eta zuen eremuan egin ditzakezuen lanketak partekatzeko askteazkenean agerraldi bat egingo dugu Udaleko prentsa aretoan 11:00etan hasita. Bertan, izena eman duten klub batzuek erabaki horren zergatiak azalduko dituzte. 

Hitzez ekiteko garaia da.

Harremanetarako:

Koordinatzailea: Maddi Juanikorena Diaz

donostia@euskaraldia.eus

688717074

 

Itzuli