Albisteak

Euskaragida, euskarazko produktuen gida, 10 urtez azpiko haurrentzat

Euskaragidak euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta: komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika eta abar. Produktuak hiru adin tarteka banatuta daude: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Produktu bakoitzaren prezioa ere ageri da gidan.

Jon Insausti Donostiako Turismoko, Kulturako eta Euskarazko zinegotziaren esanetan gida lagungarria izango da euskarazko produktuen aukeraketa egokia egiteko: “Liburuaren ezaugarriekin eta gaiarekin asmatuz gero, haurrak gustura irakurriko du eta irakurtzeko zaletasuna areagotu egingo zaio. Beraz, gida tresna lagungarria dela iruditzen zaigu.

Gida ikastetxeen bitartez banatuko zaie 10 urtez azpiko haurrei. Horrez gain, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da.

Euskarazko literatura eta musika berrikuntzak bilduko ditu Durangoko Azokak abenduaren 6tik 10era eta, handik gutxira, Gabonak iritsiko dira. Abendua opariak eta erosketak egiteko garaia izanik, gida lagungarria izango da euskarazko produktuen eskaintzaren berri izateko.

Itzuli