Albisteak

Euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntza

Donostian euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntza. Halakotzat jotzen dira, esaterako: jardunaldiak, sari edo ziurtagiri banaketak, mintegiak, aurkezpenak... Uztailaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira dirulaguntza deialdi honen oinarri arautzaileak.

Zeinek egin dezake eskaera?

Donostian egoitza duen edozein enpresak eta Donostiatik kanpoko edozein entitatek (elkarte, enpresa, eta abar) egin dezake. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira dirulaguntza zuzena jaso duten entitateak. Jarduera urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean egin beharko da (jada eginda edo egiteke eskaeraren unean).

Noiz egin daiteke eskaera?

Eskaera deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera urte bereko abenduaren 31 bitartean egin daiteke.

 

Itzuli