Albisteak

Hogeita bost haur eta gazte saritu dituzte 34. Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketan

Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren 34. edizioan 25 lan saritu dira eta beste 20 lanek jaso dute aipamen berezia. 21 ikastetxetako ikasleen 1.307 lan aurkeztu dira. Maiatzaren 6an egin da sari banaketa.

Aurten ere, 14-18 urteko kategorietako irabazleek literatura lantegi batean parte hartzeko aukera izango dute. Kategoria honetako bost irabazlek Arantzan egingo den lantegian parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera. Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariaren esanetan lantegi horretan literatur zaletasuna duten gazteek elkar ezagutzeko aukera izango dute eta egun zoragarriak igaroko dituzte”.

Bestalde, irabazle guztiek kulturarekin zerikusia duten produktuak jasoko dituzte: liburuak, ebookak, margotzeko materiala, tabletak eta abar. Aipatuek, diplomaz gain, 50 euroko bono bana jasoko dute kultur produktuak erosteko.

Informazio gehiago

 

 

Itzuli