Albisteak

Parketarrak martxoaren 6tik 24ra hiriko 17 auzotan

2023-03-03

“Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da martxoaren 6tik 24ra. Auzo horietakohainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan. (Ikus egitaraua). Bi jarduera mota dago: 3-5 urteko bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat, eta 6-8 urtekoentzat.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

2023-03-02

Udaleko Euskara Zerbitzuak hiru laguntza-lerro jarri ditu martxan hiriko irabazi asmorik gabeko elkarteentzat: Auzoetako plan integralak garatzeko laguntzak auzoetako euskara batzordeentzat; euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko laguntzak ; eta Euskararen Egunean auzoetan jarduerak garatzeko laguntzak ( Plan integralik ez duten auzoentzat).

Gehiago irakurri

23. Donostia Antzerki Saria "3 kortse, azukre asko eta brandy gehiegi" lanarentzat

2023-02-21

Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 23. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da 2022an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz Donostian eskainitako antzezlanik onena.

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak establezimenduen kanpoko zein barruko errotulazioa euskaratzeagatik dirulaguntzak emango ditu

2023-01-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzakemango ditu,horretarako, 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.

Gehiago irakurri

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak otsailetik ekainera

2023-01-23

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu otsailetik ekainera. Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena on line edota aurrez aurren  Euskara Zerbitzuan zein udalinfon eskabide orria beteta.

Gehiago irakurri

Euskarazko produktuen gida 10 urtetik beherako haurrentzat

2022-12-23

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.

Gehiago irakurri

Euskararen ezagutzak 6,1 puntu egin du gora azken hamar urteetan Donostian

2022-11-02

Biztanleen % 46,7 euskaldunak ziren 2021ean, 83.866 pertsona guztira.

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 2 urte eta gehiagoko biztanleen % 62,4k (1.349.808 pertsona) euskararen ezagutzaren bat zuen 2021ean. Ezagutza-mailari so eginez, 936.812 euskaldunak dirateke, euskaraz ongi ulertu eta hitz egiten dutenak, eta 412.996 ia-euskaldunak, ulermen ona edo halamoduzkoa dutenak eta zailtasunez hitz egiten dutenak.

Gainera, azterturiko azken hamarkadan, euskaldunen proportzioa 2011n % 37,2 izatetik % 43,3 izatera igaro da, hau da, ehuneko 6,1 puntu igo da, ia-euskaldunen kategoriaren kaltetan, zeina ehuneko 6,5 puntu jaitsi baita 2011rekiko. Euskaldunen ehunekoak azken bi hamarkadetan izan duen bilakaerak portzentajezko 11 puntuko hazkundea ekarri du 2001 eta 2021 artean.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-09-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek, aukera izango dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da eta eskaerak aurkeztu daitezke online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia berritu du Udaleko Euskara Zerbitzuak

2020-02-04

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.

Gehiago irakurri

Doako euskara ikastaroak langabeentzat urtarriletik martxora

2022-11-28

Udaleko Euskara Zerbitzuak bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat 2023an: urtarriletik martxora eta urritik abendura. 2023ko urtarrilaren 12tik martxoaren 9ra egingo diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 16ra bitartean Donostiako edozein euskaltegi homologatutan edota on-line

Gehiago irakurri