Albisteak

Martxan da Donostiako Euskaldunon Ahalduntze Eskola

Eusle portaera hartu (euskarari eusteko konpromisoa) eta ulertzen dutenekin euskaraz aritu nahi duten herritarrentzako ahalduntze, prestatze eta esperientzia partekatze eskola jarriko dute martxan.

Herritarren hizkuntza-ohiturak euskarara aldatzea edo indartzea da Euskaraldiaren helburua, horretarako aldeko giroa sortu eta belarriprest eta ahobiziei urrats berriak emateko tresnak eskainita.

Lehen bi edizioak igarota, eusle gisa aritzen diren herritarren portaeretan salto kualitatiboa emateko erronka dute aurrean. Mota askotako prestakuntza eta komunikazio lanak gauzatuko dira horretarako, baina bada eusleen lana indartzea ahalbidetuko duen baliabide bat ere: euskaldunon ahalduntze eskola.

Hirugarren ariketa sozialean, 2022ko udazkenean, euskaldunon ahalduntze eskola hori Donostian, Tolosaldean eta Errenteria-Oreretan jarriko da martxan.

Donostiaren kasuan (azpian informazio guztia guztia), izen ematea jada zabalik dago.

ZER?

Eusle portaera hartu (euskarari eusteko konpromisoa) eta ulertzen dutenekin euskaraz aritu nahi duten herritarrentzako ahalduntze, prestatze eta esperientzia partekatze eskola.

NORENTZAT?

Euskaraldian, eta hortik kanpo ere, haien egunerokoan, urrats berriak eman nahi dituzten pertsonentzat. Adibidez: euskara sozialki erabiltzeko gogoa duena, bere praktikari buruzko hausnarketa egiteko prest dagoena, euskaraz egite horri "etekin" hobea atera nahi diona (hobeto sentitu, egoera gehiago kontrolatu, euskaraz gehiago egin, urrats edo modu berriak ezagutu...) edo eusle portaera hartu nahi dutenentzat (gaia edozein izanda ere, hitzez zein idatziz, kide guztiekin euskara hutsean ariko den pertsona).

NOIZ?

2022ko urritik abendura bitartean. Astean behin, ordu eta erdiko saioa.

Urriak 13an hasita, 18:00etan.

Egutegia: urriak 13, 20, 27. Azaroak 3, 10, 17, 24. Abenduak 1 eta 15 (itxiera saioa).

NON?

Bagera elkartean. Hernani kalea 15, behea.

LANDUKO DIREN GAIAK:

  • Estres linguistikoa eta aurreiritziak

  • Asertibitatea eta ahalduntzea

  • Ulerrizketa metodologia eta elkarrizketa elebidunak

  • Erdaraz diren elkarrizketak nola irauli

IZEN EMATEA:

https://forms.gle/JPxJZdjbenMT86A5A

 

Itzuli