Albisteak

Museoen egunaren inguruko ospakizunak maiatzaren 18tik 22ra

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko jarduera bereziak antolatu dituzte hilaren 18tik 22ra Aquariumek, Donostiako Elizabarrutiko Museoak, Museum Cemento Rezolak, Real100 Museoak, San Telmo Museoak, Tabakalerak eta Untzi Museoak.

San Telmo Museoaren programazioa

  • Maiatzak 19: Kantu errezitaldia, 20:30ean. María Martín (sopranoa), Andone Marín (sopranoa), Paula Brotons (mezzosopranoa), David de Oliveira (tenorra), Xabier Casán (baxua).

Gainera, 2017ko leloa Museoak eta istorio eztabaidagarriak: Museoetan esanezina esan denez, San Telmo Museoak gune bat egokituko du, bisitariek bere iritzia eman dezaten, eta San Telmok orain arte landu ez duen gaia proposatu dezaten aurrerago Museoak jorra dezan.

Bisitarien iradokizun horiek jasotzeko gunea museoko sarreran egongo da maiatzaren 18tik 22ra.

Donostiako beste guneen programazioa

X

Itzuli