Albisteak

“Nola izan gaitezke erreferente euskarazko komunikazioan?” mintegia

Ekainaren 13an, Bagera Elkarteak, bi orduko mintegia antolatu du San Telmo Museoan 18:30etik 20:30era.

“Nola izan gaitezke erreferente euskarazko komunikazioan?” mintegia.

Asko gara komunikazioaren eremuan euskaraz ari garenak, baina lortzen al dugu erreferente izatea? Zer behar dute komunikazioaren eremuan euskaraz dabiltzanek erreferente izateko Donostian? Zertan izan nahi dugu erreferente? Zeintzuk dira erreferente izateko gakoak? Zer da egin behar dena?

Mintegia bi zatitan banatuko da:

  • Adituekin mahai ingurua:
    • Nerea Lizarralde (Irutxuloko Hitzako koordinatzailea)
    • Iñigo Fernandez Ostolaza (Publizitatea, marketina, komunikazioa eta kultura)
    • Nerea Azurmendi (DVko kazetaria)
    • Lander Arretxea (Hiru Damatxo ideia faktoriako kidea
    • Aiora Mujika (Sare Sozialetako Youtuberra)
    • Moderatzailea Ane Fernandez.
  • Lan taldeetan: mahai inguruan entzundako informaziotik abiatuta ideiategia.

 Mintegiaren egitaraua hemen

 Izen ematea:

bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.

Itzuli