Albisteak

300 bat herritarrek parte hartu dute ahotsak emateko Donostiako maratoian

2023-12-04

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 2an eta 3an Donostiako Udalak jarritako karpara jende asko inguratu zen, Jar dezagun teknologia euskaldunon alde kanpainaren berri izan eta gaitu.eus ekimenean ahotsa emateko.

 

Gehiago irakurri

Euskararen Naziorteko Eguna Donostian

2023-11-24

Jar dezagun teknologia euskaldunon alde kanpaina izango da Euskararen Nazioarteko Egunaren ardatza, Donostian, eta teknologiek hartuko dute protagonismo nagusia. Izan ere, Udalak hiru urrats egitea proposatuko die herritarrei: telefonoak euskaraz konfiguratzea, ordenagailuko nabigatzaileak euskaraz jartzea eta euren ahotsa www.gaitu.eus web orrian grabatzea.

Horretarako, informazio-gunea jarriko dute abenduaren 2an eta 3an Bulebarrean, eta gerturatzen denari bertatik bertara erakutsiko diote aipatu hiru urratsak nola egin.

Gehiago irakurri

Euskaragida, euskarazko produktuen gida, 10 urtez azpiko haurrentzat

2023-11-24

Euskaragidak euskarazko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta: komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika eta abar. Produktuak hiru adin tarteka banatuta daude: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Produktu bakoitzaren prezioa ere ageri da gidan.

Gehiago irakurri

Argitaratu da 2023ko udako ikastaroetarako dirulaguntzen behin behineko zerrenda

2023-11-03

Argitaratuta dago 2023ko udan euskara ikasten aritu ziren ikasleei Donostiako Udalak emandako dirulaguntzen behin behineko zerrenda.

Euskara ikasleentzako dirulaguntzak arautzen dituen oinarrietako 9. puntuak dioena betez eman du Udalak dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 6tik 17ra (biak barne)

Behin betiko zerrenda abenduaren 12an argitaratuko da.

Alegazioak aurkezteko lekua:

- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Erregistro elektronikoan

- Udalinfoko bulegoetan

Gehiago irakurri

Gau Beltza badator eta arimak gertu dituzte auzoetan

2023-10-24

Aurten ere, urriaren 31n, Gau Beltza edo arimen gaua ospatuko dute Alde Zaharrean, Altzan, Antiguan, Añorgan, Ibaetan eta Loiolako Erriberak auzoan, festa giroan.

Gau Beltzaren antolatzaileen helburua da galdurik egon den Euskal Herriko ohitura zahar bat berreskuratzea eta lekuan lekuko auzoetako haurrei eta gazteei euskal kultura gerturatzea. Eta, antolatutako ekintzak euskaraz izaten direnez, bide batez, auzoan euskara zabaltzea eta indartzea.

Gehiago irakurri

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Asteko euskarazko programazioa

2023-10-19

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astea urriaren 27tik azaroaren 3ra izango da. Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokia izango ditu egoitza nagusiak, baina hiriko beste agertoki batzuetan ere proiektatuko dira filmak. Urtero bezala, euskarak bere lekua izango du.

Itziar Ituño aktorea agertzen da 2023 Beldurrezko Asteko kartel ofizialean, sorgin bihurtuta.

Gehiago irakurri

Parketarrak, euskaraz jolasean aritzeko ekimena, 18 auzotan, azaroaren 3a arte

2023-10-09

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen ekimenez, urriaren 9tik azaroaren 3a gauzatuko da Parketarrak egitasmoa Donostiako 18 auzotan. Hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan eskainiko diete haurrei euskaraz jolasean aritzeko aukera, doan.

Gehiago irakurri

2023-2024 ikasturtean euskara ikasiko dutenek jada eska dezakete dirulaguntza Udalean

2023-10-02

2023-2024 ikasturtean Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek zabalik dute jada Donostiako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea. Urriaren 1etik dago zabalik dirulaguntza-eskaera egiteko epea eta eskaera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko dute, online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Donostian egingo du lehen geldialdia Euskaraz barra-barraren ihes-gela ibiltariak

2023-09-25

Urriaren 6, 7 eta 8an izango da Donostiako Gipuzkoa Plazan Euskaraz barra-barra egitasmoaren ihes-gela, gizartearen aktibazioa sustatzeko asmoz sortutako ‘17. logela’ istorio misteriotsuarekin. Jada ireki dute ihes-gelan erreserba egiteko epea. Doan da.

Gehiago irakurri

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina hiriko euskaltegi eta zentro homologatuetan

2023-09-06

2023-2024 ikasturtean matrikula egin dutenek dirulaguntza eskatu ahal izango dute urriaren 1etik aurrera. Bestalde, ikasturtean zehar, ikastaroa hasten duten egunetik hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatu ahal izateko.

Dirulaguntza eskaera online egiteko aukera izango da urriaren 1etik aurrera  web orri honetan. Eta, era berean, Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza) ere eskatu ahal izango da.

Gehiago irakurri