Ia 1.000 lagun ariko dira lau jardueratan eta jatorri ezberdineko
etorri berri askok hartuko dute parte
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailaren 3an jarri ditu martxan haurren eta gazteen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea helburu duten udako jarduerak.
Lau jarduera antolatu ditu uztailean: batetik, Oporretan Euskaraz udaleku irekiak, 5-11 urteko haurrentzat; bestetik, Haurrak Udan Mintza Jolasean (8-10 urtekoentzat) eta Aisikasi (12-15 urtekoentzat) udaleku trinkoak, ikasturtean zehar kanpotik gurera etorri eta oinarrizko hizkuntza-maila eskuratu ez dutenentzat; eta, azkenik, euskara ikastaroak, oinarrizko euskara mailarik ez duten 16-18 urteko gazteentzat. Aipatu lau jardueretan, guztira, 982 haur eta gaztek hartuko dute parte.
Euskara Zerbitzuak hiriko 10 auzotako euskara batzordeak lagunduko ditu diruz, auzo bakoitzean plan integralak inplementatu eta euskara sustatzen jarrai dezaten.
Urteko plana aurrera eramateko diruz lagundutako batzordeak auzo hauetan daude: Aiete, Altza, Amara Berri, Antigua, Añorga, Egia, Intxaurrondo, Loiolako Erriberak, Morlans eta Parte Zaharra. Guztien artean, 40.000 euro banatuko ditu Udalak.
2022-2023 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda argitaratu da. Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2023ko ekainaren 15etik 28ra (biak barne). Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.
Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren 34. edizioan 25 lan saritu dira eta beste 20 lanek jaso dute aipamen berezia. 21 ikastetxetako ikasleen 1.307 lan aurkeztu dira. Maiatzaren 6an egin da sari banaketa.
Udaleko Euskara Zerbitzuak “Oporretan Euskaraz” udaleku irekiak antolatuko ditu uztailaren 3tik 28ra. Udako jarduera honen helburua da euskararen erabilera sustatzea haurrengan. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da maiatzaren 2tik 10era. Izen-ematea online egitea gomendatzen da. Hala ere, Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere egin ahal izango da, Konstituzio plazaren 2an, 9:00etatik-14:00etara.
Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 23. Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Sarrera doan da, gonbidapenarekin. Martxoaren 26an (eta 27an ez badira agortu) eska daiteke gonbidapena Victoria Eugenia antzokiaren leihatilan.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu otsailetik ekainera. Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena on line edota aurrez aurren Euskara Zerbitzuan zein udalinfon eskabide orria beteta.
Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.
Udaleko Euskara Zerbitzuak bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat 2023an: urtarriletik martxora eta urritik abendura. 2023ko urtarrilaren 12tik martxoaren 9ra egingo diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abenduaren 16ra bitartean Donostiako edozein euskaltegi homologatutan edota on-line