Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2022an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Ostirala, 2022(e)ko Otsaila(r)en 04-(e)an. Igor Salutregik irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioa Azken partida film laburraren proiektuarekin.
Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako ekimena da Oihua!. Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu da. Deialdia 35 urte arteko sortzaile hasiberrientzat egin da. Irabazleak Maider Oleaga zuzendariaren aholkularitza izango du lan prozesuan zehar. Gainera erakundeek 7.000 bat euro jarriko dituzte ekoizpenerako, hau da, film laburra egin ahal izateko. Zentzu horretan, Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia. Film laburraren filmaketa osoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan egingo da.
Donostia, urtarrilaren 12an. Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei. Jon Insaustik, Udal Gobernuko Kultura eta Euskara zinegotziak adierazi duenez, haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea da.“Urtarrilaren 17tik 28razabalik egongo da haurrak matrikulatzeko epea. Gurasoek beraien seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea izango da. Erabaki horrek duen garrantzia kontuan harturik, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”.
Donostia Gazteriak, urtero bezala, haurrek ondo pasa dezaten egitarau berezi bat antolatu du 2022ko urtarrilaren 6 arte: ikuskizunak, tailerrak, jokoak, lehiaketak, filmak eta abar luzea! Egitaraua jarraian:
KEES (kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko metodologia) egitasmoa lantzen ari diren Donostiako 20 kirol klubei eskaini die Donostiako Udalak Euskararen Nazioarteko eguneko ekitaldi nagusia.
Iragarria dagoen eguraldi kaxkarra eta osasun egoerak hartu duen norabidea kontuan izanik, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauan agertzen diren zenbait ekintza bertan behera gera daitezkeela jakinarazten dizuegu. Erabaki hori ekintza motaren, auzoaren, entitate antolatzailearen eta publiko motaren araberakoa izan daitekeenez, ezin genezake zehaztasun gehiago eman aldez aurretik.
Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Gida argitaratu du paperean eta online euskarrian. Gida honek 12 urte azpiko haurrentzat dauden azken berrikuntzen berri emango dizu.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 120 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Urtean zehar euskara sustatzeko lanean diharduten 10 auzotako euskara batzordeez gain, beste bost auzotan ere Euskararen Eguna antolatzeko taldeak sortu dira.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2021ean eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Donostiako Euskararen Plan Orokorra 2020-2024 onartu du Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak urriaren 13an. Plan Orokorraren helburua da Donostian euskara berreskuratzeko eta zabaltzeko bidean aurrera egitea, Udalak eskumena duen arloetan eta erakundeetan eraginez.