IZARRAK PLAZARA 2017 ekimeneko emanaldiak izango dira asteburu honetan, OlatuTalka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 20an, Aiete Kultur Etxean eta Kontadoresen, arratsaldeko 17:00etan, 5-11 urte bitarteko parte hartzaileek eskainiko dizkigute bere ikuskizunak. Maiatzaren 21ean, 11:00etan OlatuTalkak kaian jarriko duen agertokian, berriz, 12-17 urte bitarteko gazteen ikuskizunak izango ditugu.
Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko jarduera bereziak antolatu dituzte hilaren 18tik 22ra Aquariumek, Donostiako Elizabarrutiko Museoak, Museum Cemento Rezolak, Real100 Museoak, San Telmo Museoak, Tabakalerak eta Untzi Museoak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, sektoreko eragile eta euskara elkarteekin batera, “Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz” proiektua martxan du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta auzoetan antolatu diren euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, "Parketarrak" izeneko egitasmoa Donostiako 11 auzotan antolatzen ari da 2017an. Lehen txanda martxoan egin eta gero, bigarrena maiatzean egingo da Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Morlans eta Parte Zaharrean. Ekimen honen helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
Juanba Berasategi (Pasai Donibane, 1951-2017) zinemagilearen heriotza dela eta, Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, omenaldia eskainiko dio Kalabaza tripontzia (1985) filmaren proiekzioa antolatuta, maiatzaren 2an, 19:00etan, Tabakaleran. Pelikula hori Euskal Herriko zinemaren historiako animaziozko lehen film luzea da.
Donostiak Gimnasia Erritmikoko hiriburu bihurtuko da hurrengo asteburuan. Izan ere, Apirilaren 29an larunbatean eta 30an igandean, Gimnasia Erritmikoko eskolarteko lehen Estatu mailako Txapelketa egingo da Donostiako Antonio Elorza belodromoan.
Ika Mizka saioa, Donostiako Informatika Fakultatean izango da goizeko 10:30etik aurrera eta, besteak beste, euskarak teknologiaren alorrean egun begi aurrean dituen mugez, potentzialtasunez eta erronkez ariko dira mahaiaren bueltan hausnartzera eta hamaiketakoa egitera bilduko diren parte-hartzaileak.
Bagera Elkarteak Irakurketa Erraza kluba abian jarriko du 2017ko udaberrian, Koldo Mitxelena Kulturunean. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendutako Irakurketa Erraza kluba izango da.
Olatu Talka jaialdian egingo den Izarrak Plazara ekimenean parte hartu ahal izateko casting-a egin zen apirilaren 7an Kontadoresen. Bertan, izen-emandako 12-17 urteko gaztetxoek aditu talde baten aurrean euren ikuskizunak erakusteko aukera izan zuten.