Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak. Hemen auzo bakoitzeko egitaraua.
Iaz antolatutako saioek harrera ona izan zuten: 2.132 haurrek eta 481 gurasok parte hartu zuten eta guztira 296 saio antolatu ziren. Saioetan parte hartu zuten gurasoek oso ondo balioetsi dute ekimena. Kalean eta parkean jolasteko ohiturari eustea garrantzitsua iruditzen zaie eta beste jolas batzuetan aritzeko aukera izatea ere bai. Gainera, kalean euskaraz jolasteko ohitura sustatzearen aldekoak dira.