Albisteak

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 17 auzotan antolatuko da irailaren 26tik urriaren 19ra

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpiauzotan antolatuko da iraila-urria bitartean. Lehen saioak irailaren 26an hasiko diraMorlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan.Hortik aurrera, urriaren 19ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.

Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat.

Pasa den maiatzean 713 haurrek eta 217 gurasok parte hartu zuten

Maiatzean antolatutako saioek harrera ona izan zuten:736 haurrek eta 217 gurasok parte hartu zuten. Guztira, 99 saio antolatu ziren. Saioetan parte hartu zuten gurasoek oso ondo balioetsi dute ekimena. Kalean eta parkean jolasteko ohiturari eustea garrantzitsua iruditzen zaie eta beste jolas batzuetan aritzeko aukera izatea ere bai: flopi-flopi, sardinak latan, txorimalo, baloi eseria eta abar. Gainera, kalean euskaraz jolasteko ohitura sustatzearen aldekoak dira.

Aurten, egitasmoa 17 auzotan egingo da: Gros, Antigua, Altza, Añorga, Bidebieta, Loiola, Loiolako Erriberak, Txomin-enea, Martutene, Amara, Amara Berri, Parte Zaharra, Egia, Aiete, Morlans, Ibaeta eta Intxaurrondon. Donostiako auzo gehienetaneuskara batzordeak sortuta daude eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan. Plangintza horien helburuetako bat euskara aisialdi eremuetan erabiltzea da eta horretarako “Parketarrak” ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.

Eskola orduz kanpoko euskarazko jardueretan parte hartzearen garrantzia

Haurrak euskaldundu eta euskara erabili dezaten ikastetxean egiten den lana osatzera dator Parketarrak. Jon Insausti kulturako eta euskarako zinegotziak nabarmendu du eskola orduz kanpoko euskarazko jardueren garrantzia. “Udalaren egitekoa da haurrentzako euskarazko jarduerak antolatzea eta horretan dihardugu. Baina horrekin batera, gurasoak sentsibilizatu behar ditugu beraien seme-alabak euskarazko ekintzetara eraman ditzaten, eskolaz kanpo ere, lagunartean, euskaraz bizi daitezen”.

 

EGITARAUA

 

 

Auzoa

Data

Ordua-Adina

Lekua

Altza

Irailak 26 eta urriak 3 eta 10

(astelehena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

Casares kultur etxe parean

(euriarekin kultur etxe barruan)

Morlans

Irailak 26 eta urriak 3 eta 10

(astelehena)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Leire plaza

Txomin-enea

Irailak 26 eta urriak 3 eta 10

(astelehena)

3-5 urte: 17:00

 

Andereñoak plaza

 

Añorga

 

Irailak 26 eta urriak 3 eta 10

(astelehena)

3-5 urte: 17:00

Amassorain ikastola

Loiolako Erriberak

Irailak 27 eta urriak 4 eta 11

(asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Santiago Plaza

Maria Zanbrano plaza

Egia

Irailak 27 eta urriak 4 eta 11

(asteartea)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Martin Santos plaza

Martutene

Irailak 27 eta urriak 4 eta 11

(asteartea)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

Martuteneko parkea, ikastola ondoan

Parte Zaharra

Irailak 28 eta urriak 5 eta 19

(asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Zuloaga plaza

Antigua

 

 

Irailak 28 eta urriak 5 eta 19

(asteazkena)

3-5 urte: 17:15

6-9 urte: 18:15

Mikel Laboa plaza

Herrera

Irailak 28 eta urriak 5 eta 19

(asteazkena)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

San Luis Gonzaga plaza

Amara

Irailak 29 eta urriak 6 eta 13

(osteguna)

 

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

 

Araba Parkea (euriarekin Sahatsaren plaza)

Amara Berri

 

Irailak 29 eta urriak 6 eta 13

(osteguna)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 17:00

Ferrerias plaza, Olaeta kalea

Loiola

Irailak 29 eta urriak 6 eta 13

(osteguna)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Latsarien plaza

Ibaeta

Irailak 30 eta urriak 7 eta 14 (ostirala)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 17:30

Karlos Santamaria plaza

 

 

Bidebieta

Irailak 30 eta urriak 7 eta 14 (ostirala)

3-8 urte: 17:00

 

Bidebieta parkea

Aiete

 

Irailak 30 eta urriak 7 eta 14 (ostirala)

3-5 urte 17:00

6-9 urte 17:00

Hiru Damatxo plaza

 

Gros

 

 

Irailak 30 eta urriak 7 eta 14 (ostirala)

3-5 urte: 17:00

6-9 urte: 18:00

Katalunia Plaza

Intxaurrondo

Irailak 30 eta urriak 7 eta 14 (ostirala)

3-5 urte: 17:30

6-9 urte: 18:30

Bernart Etxepare plaza

(euria egiten badu Intxaurrondo ikastolako patioan)

 

Itzuli