Albisteak

Udako mintzalagunen izen ematea zabalik

Udan ere aukera paregabea euskaraz mintzatzeko. Hondartzan, kalean, helatua jaten. Zergatik ez lagunartean eta euskaraz?

mintzapraktikarako taldeak osatuko ditu Bagera Elkarteak uztailean eta abuztuan, hilabete batean edo bitan. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 1etik 25era izango da.

Egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei zuzenduta dago eta berebiziko garrantzia du ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.

Mintzalaguna egitasmoan euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, hitz egiteko ohitura eta aukera ez dutenekin elkartzen dira, astean behin
gutxienez, norberaren ordutegira egokituta. Hiru edo lau laguneko taldeak izaten dira normalean, eta udan plan bereziak egin daitezke.

Udan ere jarri mingaina dantzan!

Informazio gehiago eta izena emateko bagera.eus

 

 

Itzuli