Albisteak

Zabalik dago euskara ikasteko matrikulazio kanpaina hiriko euskaltegi eta zentro homologatuetan

2023-2024 ikasturtean matrikula egin dutenek dirulaguntza eskatu ahal izango dute urriaren 1etik aurrera. Bestalde, ikasturtean zehar, ikastaroa hasten duten egunetik hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatu ahal izateko.

Dirulaguntza eskaera online egiteko aukera izango da urriaren 1etik aurrera  web orri honetan. Eta, era berean, Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinforen bulegoetan (Easo, Arroka, Morlans eta Altza) ere eskatu ahal izango da.

Aurrez-aurreko ikastaroez gain, bestelako ikastaro motak ere lagunduko dira: barnetegiak, aurrez-aurreko telematikoak, autoikaskuntzakoak eta udakoak.

Dirulaguntza eskatzeko baldintzak ondokoak dira:

  1. 16 urtetik gorakoa izatea.
  2. Donostian erroldatuta egotea, edota egoitza soziala Donostian duen entitate edo enpresa batean lan egitea.

Dirulaguntza jasotzeko, berriz, baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Euskaltegi edo zentro homologatu batean matrikulatzea.
  2. Eskabidea beteta ezarritako epean aurkeztea.
  3. Ikasturte amaieran, gutxienez, azpi-maila bat gainditzea.
  4. %75eko asistentzia egiaztatzea.
  5. Zerga betebeharrak egunean izatea (Udala, Foru Aldundia eta Gizarte Segurantza)

Xede berezia duten taldeentzat egokitutako ikastaroak

  1. Merkatari eta ostalarientzako ikastaroak
  2. Langabeentzako euskara ikastaroak ( Doan)
  3. 16-18 urteko gazteei zuzendutakoak (Ikastetxeek antolatuta). Hezkuntza sistemaren ikasketa prozesuan euskara gaitasuna hobetu behar dutenentzat.
  4. Gurasoentzako euskara ikastaroak ( Ikastetxeek antolatuta urritik aurrera). Helburua 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea eta, bestetik, guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea. Izena ikastetxeetan ematen da eta ikastaroak ikastetxean edota euskaltegian izaten dira. 
  5. Erretiratuentzako euskara ikastaroak: euskaltegian edo erretiratuen egoitzetan eskaintzen diren ikastaroak
  6. Etorkinentzako euskara ikastaroak, AISA ikastaroak.Oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.

 

Itzuli