Albisteak

Zabalik XII. Poltsiko Sorkuntzarako deialdia

Donostia Kulturak, Donostiako UdalekoEuskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntza bultzatzeko hamabigarren PROIEKTU DEIALDIA antolatu du. Hautagaitza aurkezteko azken eguna irailaren 17a izango da eta proiektuaren aukeraketa urriaren 8a.

Formatu txikiko eta laburreko antzerkiaren euskarazko sorkuntza bultzatzea, hau da, Poltsiko Antzerkiaren xedea. Halaber, ekimen honen bidez antzezlanak ekoizten lagundu nahi da eta, azkenik, Poltsiko Antzerki Jaialdiaren programazioaren barruan hautatutako proiektuen emanaldiak antolatu. Hala, trebakuntzaz eta hedapenaz haratago, tartean diren sorkuntza eta ekoizpen atalak ere jorratu nahi dira ekimen honen bitartez, kultur katea bere osotasunean burutuz.

Kategoria bakarra eta orokorra izango da. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere. Aurkeztutako proiektuek Poltsiko Antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau da, taberna edota bestelako espazio mugatu edo antzekoetara egokitzeko modukoak izan beharko dute.

 

Parte hartzeko baldintzak:

  • Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da.
  • Partaideen adina 16 urtetik gorakoa izatea. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.
  • Aurkeztutako antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira.
  • Gidoiak ezin dute idatzita egon deialdia aurretik. Deialdian parte hartzeko nahikoa da eszena baten lagina bidaltzearekin.
  • Proiektuek euskara maila egokia izan behar dute.
  • Antzezlan proiektuek ezin izango dute 70 minututik gora iraun eta gutxienez 30 minutukoak izan beharko dute. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.

 

Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko.

 

Sariak

Antolakuntzak bi sari eskainiko ditu:

1. saria: 1,500 € (gordinak eta zergak barne) proiektu irabazleari.

2. saria: 1,200 € (gordinak eta zergak barne) proiektu finalistari.

Proiektu irabazlearen eta finalistaren hautaketaren jakinarazpenarekin batera sariak entregatuko dira.

Saritutako lanak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromezua hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Antzezlanen emanaldiak Poltsiko Antzerki Jaialdiaren baitan estreinatuko dira eta bakoitzak 4 emanaldi egingo ditu Donostia Kulturak adierazitako espazioetan. Aukeratutako lanen irabazleek prestutatasuna izan behar dute jaialdiaren egunetan.

Proiektu irabazleak 2.500 € jasoko ditu (gordinak eta zergak barne), Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Proiektu finalistak, berriz, 2.000 € jasoko ditu (gordinak eta zergak barne), Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke.

 

Proiektuen aurkezpena

Proiektuak aurkezteko, helbide elektroniko honetara bidaliko dira: kulturekintza@donostia.eus

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera inprimakia beteta.
  • Proiektu-txostena (proiektuaren nondik norakoak eta beharrezkoa den informazio guztia. azaldu beharko du, bai formatu bai eduki aldetik).
  • Eszena baten lagina (idatzia edo/eta ikus-entzunezkoa).
  • Parte hartzaileen aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CV).

 

Oinarriak

Informazio gehiago

Itzuli