Diru Laguntzak

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2023an, hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Gehiago irakurri

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak

Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.

Gehiago irakurri

Euskaltegientzako dirulaguntzak

 
Euskara Zerbitzuak hiriko euskaltegi homologatuei, HABEko erregistroan inskribatuta daudenei, diru-laguntzak ematen dizkie euskara ikasteko xede berezietako taldeak antolatzeko.

Gehiago irakurri