Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2023an, hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.

Jarraian zehazten dira eskainiko diren dirulaguntzak:

 

 

Diruz lagundu daitekeena

 

Euskaraz

 

Euskaraz eta gaztelaniaz

Merkataritza, ostalaritza eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzten establezimenduen

% 60

500 euroko mugapean

% 30

300 euroko mugapean

 

Enpresako ibilgailuaren errotulazioa

%60

110 euroko mugapean / ibilgailuko

%30

70 euroko mugapean / ibilgailuko

 

Establezimenduen barruko euskarri finkoak

% 60

1.200 euroko mugapean

% 50

1.000 euroko mugapean

 

Establezimenduen barruko seinaletikoa

% 60

220 euroko mugapean

% 50

200 euroko mugapean

Eskaintzen diren zerbitzuen, produktuen eta prezioen idatzizko euskarriak (menuak, karta, katalogoak, oparirako tiketak...)

% 60

600 euroko mugapean

% 50

500 euroko mugapean

Establezimenduetako erabilera bakarreko idatzizko euskarriak

(Ahozapiak, mahaigainak...)

% 60

360 euroko mugapean

% 50

300 euroko mugapean

 

 

Dirulaguntza horiek eskatzeko, www.donostiaeuskaraz.eus, www.merkatari.eus eta www.donostia.eus webgunetan eskuragarri dago eskaera orria, baita Euskara Zerbitzuan ere (Konstituzio plaza, 2 behea).

 

 

Lekua, ordutegia eta epea

 

Lekua: Euskara Zerbitzua, Konstituzio plaza, 2 eta Udalinfo bulegoetan.

Euskara Zerbitzuaren ordutegia: 9:00-14:00 / Tel.: 943 48 37 50

Epea: 2023ko abenduaren 31 arte (baldin eta dirua lehenago agortzen ez den).

Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa

Dirulaguntza eskatzeko baldintza hauek bete behar dira:
  • Errotulua zuzen idatzita egongo da edo ez du izango akats gramatikalik.
  • Izen propio, toponimo, akronimo eta abizenak soilik adierazten dituzten errotuluek eta gainerako elementuek ez dute diru laguntzarik jasoko.
  • Establezimendua Donostiako Udalerrian kokatuta egon beharko da.
  • Eskatzaileak Udalaren kontrol eta egiaztapen lanak erraztu beharko ditu.
  • Kontuan hartuko da jendeak irakurtzeko moduan jarrita dauden barneko kartel eta seinaleztapenak ere euskaraz idatzita egotea.
  • Bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direnean errotuluan, euskararen presentzia gutxienez gaztelaniaren parekoa izango da.
  • Euskara hutsez egindako errotuarengatik diru laguntza ematen denean, kontuan izango da establezimenduaren kanpo errotulazio osoa. Beste errotulu bat edo gehiago badu euskara ez den beste hizkuntza batean, kanpo errotulazio osoan euskarak duen presentzia aztertuko da eta horren arabera emango da diru laguntza.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Euskara Zerbitzuak luzatutako eskabide orria
  • Elementua jarrita dagoela frogatzen duen argazkia eta bere ingurukoa.
  • Zergak Euskadin ordaintzen ez baditu, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko ditu.
Dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:
Azaroaren 17an onarturiko dirulaguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso dirulaguntza hauen onurak.
Itzuli