ADI! HILABETEKO EPEA DIRULAGUNTZA ESKATZEKO!
Ikasturte berria 2022eko urriaren 1ean hasi zen eta euskara ikasi nahi duenak, hiriko euskaltegi edo homologatutako zentro batera joan beharko du matrikula egitera. Behin matrikula eginda, Euskara Zerbitzuan badu euskara ikasteko dirulaguntza eskatu. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da.
Eskaera online edo aurrez aurre egin daiteke:
- Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza, 2 (09:00 - 14:00)
- Udalinfo Easo: Easo kalea, 41 (09:00-14:00)
- Udalinfo Morlans: Morlanseko biribilgunea, 1 (09:00-14:00 / 16:00 - 18:00)
- Udalinfo Altza: San Martzial plaza, 4 (09:00 - 14:00)
Dirulaguntzak ikastaroa amaituta ordainduko dira eta ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:
Euskara Zerbitzuak, gehienez, euskaltegiko matrikularen %55 lagunduko du diruz. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk maila bat gainditzeagatik ematen dituen dirulaguntzekin, beti ere, matrikularen kostu osoa gainditzen ez badute.
Erlazionatutako dokumentuak