Donostian euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko dirulaguntza. Halakotzat jotzen dira, esaterako: jardunaldiak, sari edo ziurtagiri banaketak, mintegiak, aurkezpenak...
Zeinek egin dezake eskaera?
Donostian egoitza duen edozein enpresak eta Donostiatik kanpoko edozein entitatek (elkarte, enpresa, eta abar) egin dezake. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira dirulaguntza zuzena jaso duten entitateak. Jarduera urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean egin beharko da (jada eginda edo egiteke eskaeraren unean).
Noiz egin daiteke eskaera?
Eskaera deialdia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera urte bereko abenduaren 31 bitartean egin daiteke.
1. Eskaera eta dokumentazioa erregistroan aurkeztu
2. Zuzentzeko epea: 10 egun jakinarazten denetik
3. Eskaeren balorazioa eta puntuak eman
4. Tokiko Gobernuaren ebazpena: dirulaguntza onartu edo ukatu
5. Dirulaguntzaren %70aren ordainketa
6. Hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen zuriketa aurkeztu
7. Gainerako %30aren ordainketa