Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.
Oinarriak ikusteko
Erlazionatutako estekak
Otsailaren 28an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2023ko dirulaguntzen oinarriak. Hemen egin dezakezu eskaera.
Euskara zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:
1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko. Auzoko diagnostikoa egiten da eta lehentasunak ezartzen dira. Auzoko planean sartzen da euskararen eguneko egitaraua ere.
Dirulaguntzaren emakida 2023-06-13
2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko, beti ere, euskararen normalizazioa helburu duten jarduerak egiteko.
3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko, auzoetako plan integrala aurkeztu ez duten auzoentzat.