Donostiako Euskara

Donostiako Euskara aztertzeko abiaburua

Ba ote du Donostiako euskarak ezaugarri berezirik? Hizkera urbanoa al da? Eta zein antzekotasun edo desberdintasun ditu inguruko herriko hizkerekin?
Ba al dago, bestalde, alderik auzo batetik bestera? Eta modu berean hitz egiten al dugu kaletarrek eta baserritarrek?

Donostiako Euskara Iñaki Camino

Aurkezten dizuegun Iñaki Caminoren Abiaburu bat Donostiako euskera aztertzeko lanak oinarri sendoa ezarri du gure euskara aztertzeko eta deskribatzeko. Lan zientifikoa da, baina baditu ere donostiar guztientzat jakingarri diren zenbait kontu.

Lan hau egiteko aurkeztu zen proiektuari 1997ko Karlos Santamaria beka esleitu zitzaion Donostiako Udaleko Euskara Patronatuaren aldetik; erakunde horrekiko dugu, beraz, lehen zorra kitatzekoa. Lan honen oinarri diren datuak biltzen lagundu gaituzten Axun Muñagorri filologialaria, anaia Jabier Camino eta Mikel Mendizabal irakaslea ere hartzekodun ditugu. Zorretan gaude, bestalde, Gipuzkoako euskeraren gaineko hainbat datu jakingarri bildu duten Euskaltzaindiko Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa

(EHHA)-ko kide Izaskun Etxebeste eta Koro Segurolarekin ere, egin duten lana ere baliatu baitugu inoiz; Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa(EAEL) ere baliatu dugu. Aginagako datuak Pella Zubiriak emanak dira eta bihoazkio berari ere gure eskerrak. Orobat, zorretan gelditu gara lan honen lehen zirri-borroari ohar aberasgarriak egin dizkioten Fidel Altuna, Koldo Artola, Jabier Camino, Izaskun Etxebeste, Juan Antonio Letamendia, Txomin Sagarzazu; Mikel Zalbide eta Koldo Zuazorekin.

Itzuli