Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.
Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.
Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatuko dira (bai auzo mailan, baita hiri mailan ere). Ekimen hauek elkarlanean antolatzen ditugu, auzoetako eragileekin, elkarteetako proposamenekin eta hainbat erakunderen partaidetzarekin. Aurten azaroaren 24tik abenduaren 5era bitartean bideratuko da eta herritarrak parte hartzera animatzen ditugu.
Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.
Donostian euskaraz hitz egiteko aukera ematen duten establezimenduak ikusten dira mapa honetan. Establezimendu horiek eranskailu bat dute erakusleihoan, jendeak sartu aurretik jakin dezan bertan euskaraz egin dezakeela.
Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko Metodologia
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburu estrategikoetako bat da sustatzea euskararen erabilera kirol esparruan. Gazte asko kirolari lotuak bizi dira, beraien aisialdian kirola egiteak garrantzia handia du eta ordu asko ematen dute horretan. Bestalde, gazteak dira gaur egun euskara gaitasun gehien dutenak, eta beraz, euskara erabiltzeko baldintza onenak dituztenak. Gaur egungo donostiar gazte gehienek badakite euskaraz eta adin tarte hau oso garrantzitsua da hizkuntza ohiturak finkatzeko.